top of page
  • muskerraknatura

2023 hasi da!/ Ya comenzó 2023!


Urte berria hasi da eta proiektu berri eta zaharrez betetako urtea izango da. Sugeak Lagun eta Hiritxori udaberri honetan berriro jarriko ditugu martxan. Gogoratu ikusten dituzun suge guztien argazkiak bidaltzea, eta anima zaitez enara, enara azpizuri eta sorbeltzen habiak zenbatzera boluntario gisa.


Gainera, aurten mendi-txangoak antolatuko ditugu eta bi proiektu berri jarriko ditugu martxan: Lorategi jasangarriak eta Animalia zigortuenak ezagutzen. Lehenengoan, boluntariotza-jardunaldiak antolatuko ditugu polinizatzaileentzako lorategiak sortzeko Amurrioko hainbat eremutan. Gainera guztioi gonbidatuko zaituztegu zuen lorategira, terrazara, balkoira eta abarretara iristen diren animalien argazkiak bidaltzera. Argazkiak Muskerraren Instagramean jarriko ditugu. Bigarren proiektuan familientzako mendi-txangoak antolatuko ditugu gehien gorrotatzen eta beldurtzen gaituzten animaliei buruzko jarduerak egiteko (sugeak, karraskariak, armiarmak, anfibioak eta saguzarrak). Gure helburua parte-hartzaileek animalia horiek gehiago maite eta baloratzen ikastea izango da.


Arriola Mikologia Elkartearekin ere lankidetzan arituko gara perretxikoen urteroko erakusketa antolatzen.


Jarduera dibertigarriz betetako urtea izango da, eta zuek denok parte hartzea espero dugu!


El nuevo año ha comenzado y será un año lleno de nuevos y viejos proyectos. Sugeak Lagun e Hiritxori volverán a ponerse en marcha esta primavera. Acuérdate de mandarnos fotos de todas aquellas serpientes que veas y anímate a unirte como voluntario en el conteo de nidos de golondrinas, aviones y vencejos.


Además, este año organizaremos varias excursiones de campo y pondremos en marcha dos nuevos proyectos: Jardines Sostenibles y Conociendo a los animales más castigados. En el primero organizaremos jornadas de voluntariado para crear jardines para polinizadores en distintas zonas de Amurrio y os invitaremos a todos a mandarnos fotos de los animales que lleguen a vuestro jardín, terraza, balcón, etc. fotos que pondremos en el Instagram de Muskerrak. En el segundo proyecto organizaremos excursiones de campo para familias en las que realizaremos distintas actividades que traten sobre los animales más odiados y temidos en nuestra sociedad (serpientes, roedores, arañas, anfibios y murciélagos) con el fin de que los participantes aprendan a querer y valorar más a estos animales.


Colaboraremos también con la Sociedad Micológica Arriola en la organización de la exposición anual de setas.


Va a ser un año lleno de divertidas actividades en las cuales esperamos veros a todos!



bottom of page