top of page
  • muskerraknatura

Baso-igel jauzkaria / rana ágil


Foto 1. Baso-igel jauzkari arra ugalketa garaian / macho de rana ágil en época reproductora.


Otsaila iritsi da eta berarekin batera gure herpetofaunako (anfibioak eta narrastiak) anfibio ospetsuenetariko baten ugalketa-garaia: baso-igel jauzkaria.


Baso-igel gorria bezalaxe, baso-igel jauzkaria ere (Rana dalmatina) Aiaran topa dezakegun igel arreetako bat da (Foto 1). Europan espezie ugaria izan arren, Iberiar Penintsulako banaketa Losako bailara, Urduña (Bizkaia) eta Nafarroa eta Arabako zenbait eremuetara mugatzen da. Neguan ugaltzen den espeziea da, eta Nerbioi Garaiko populazioan (Aiara, Urduña eta Urkabustaiz) ugalketa-garaia urtarrilaren erdialdetik martxoaren hasierara luzatzen da.


Baso-igel gorriaren antzera, marroi kolorekoa da bizkarraldean eta batzuetan begi adituek ere nahas ditzakete bi igel hauek, desberdintasun morfologiko sotilak aurkezten dituzten arren. Tamaina ertain-handiko igel liraina da, eta emeak arrak baino handiagoak dira. Basoei loturiko espezie lurtarra da, uretara ugalketa-garaian bakarrik joaten dena. Habitat egokiena zuhaitz hostoerorkorren basoak izan arren, Iberiar Penintsulan habitat mosaiko batean agertzen da gehien bat: basoek eta nekazaritza-abeltzaintza erabileraren ondorioz sortutako larreek osatutako mosaikoa konkretuki. Espezie gautarra da eta basoak baliatzen ditu zelatan harrapatzen dituen ornogabeez (araknidoak, koleopteroak eta lepidopteroak) elikatzeko.


Ugalketa garaian, helduek urmaeletarantz jotzen dute. Putzu iraunkorrak edo aldi baterako putzuak erabil ditzake ugaltzeko. Hala ere, putzu hauek sakonera minimo bat izan behar dute, eta basoen barruan edo inguruko larreetan kokatu. Eme bakoitzak 300 eta 1200 arrautz arteko errute bakarra jartzen du urtean. Baso-igel gorriak erruteak uretan flotatzen edo lurrean bertan jartzen dituen bitartean, baso-igel jauzkari emeek landareen zurtoinetan edo uretan murgildutako adarretan finkatzen dituzte erruteak (Foto 2). Zapaburuak errutea egin eta 4 aste eta gero (tenperaturaren arabera) jaiotzen dira. Bi hilabete ematen dituzte zapaburuek uretan metamorfosia egin aurretik. Maiatza edo ekainean igeltxoak apurka-apurka urruntzen dira putzuetatik eta basoetan barruratzen dira. Hurrengo 2-3 urteak baso horietan igaroko dituzte, ugaltzeko txanda eta putzuetara itzultzeko garaia heldu bitartean .


Foto 2. Adar batean finkaturiko baso-igel jauzkariaren errutea / Puesta de rana ágil fijada a una rama


Europan espezie arrunta eta banaketa zabalekoa den arren, maila globalean populazioak gainbeheran daudela dirudi. Euskal Herrian Mehatxatutako Espezieen Katalogoan kaltebera gisa zerrendatuta dago. Espezie horren gainbeheraren arrazoi nagusia habitat lurtar eta urtarraren galera izan arren, baso-igel jauzkariaren populazioek beste mehatxu batzuk ere jasaten dituzte, hala nola ibilgailu eta legez kanpoko harrapaketak eta aldaketa klimatikoa. Igela kontserbatu nahi badugu, hariztiak eta sastraka naturalak berreskuratu eta horien barnealdean eta periferian putzuak sortzea ezinbestekoa da.



Ha llegado febrero y con él la época de reproducción de uno de los anfibios más representativos de nuestra herpetofauna (anfibios y reptiles) local: la rana ágil.


Al igual que la rana bermeja de la que hablábamos en diciembre, la rana ágil (Rana dalmatina) es otra de las ranas pardas que encontramos en Aiara. Aunque es una especie abundante en Europa, su distribución en Península Ibérica se restringe a algunas zonas de Álava y Navarra, la localidad Bizkaina de Orduña y el valle de Losa. Es una especie de reproducción invernal, y en la población del Alto Nervión (Ayala, Orduña y Urkabustaiz) la época reproductora se alarga desde mediados de enero a comienzos de marzo.


Es una rana de coloración dorsal marrón, muy similar a su especie hermana, la rana bermeja, y, a veces, incluso ojos expertos pueden confundirlas a pesar de las sutiles diferencias morfológicas. Es una rana esbelta, de tamaño mediano-grande, y las hembras son más grandes que los machos (Foto 3). Es una rana forestal y terrestre, que solo acude al agua en la época reproductora. Aunque su hábitat ideal es el bosque de árboles caducifolios, en la Península Ibérica su hábitat está conformado por un mosaico de bosques y zonas antropizadas, incluyendo pastizales -resultado del uso agrícola y ganadero-. Es una especie principalmente nocturna, que usa los bosques para alimentarse de invertebrados como arácnidos, coleópteros y lepidópteros que caza al acecho.


Foto 3. Kolore arreko baso-igel jauzkaria / Rana ágil con coloración parda


En la época reproductora los adultos ponen rumbo hacia las charcas. Utilizan para reproducirse charcas permanentes o temporales, pero de cierta profundidad, dentro de los bosques o en praderas cercanas (Foto 4). Cada hembra pone una sola puesta al año, que puede contener entre 300 y 1200 huevos. A diferencia de la rana bermeja, que pone sus puestas flotando en el agua o sobre el suelo, las hembras de rana ágil fijan sus puestas en los tallos de las plantas o en ramas sumergidas en el agua. Los renacuajos eclosionan alrededor de 4 semanas (dependiendo de la temperatura) después de efectuarse la puesta, y permanecen en el agua durante dos meses más antes de metamorfosear. En mayo y junio las ranitas se alejan poco a poco de las charcas para adentrarse en los bosques donde pasarán los siguientes 2-3 años, hasta que les llegue su turno de reproducirse y volver de nuevo a las charcas.


Foto 4. Baso-igel jauzkariaren kontserbaziorako egokitutako putzua / Charca habilitada para la conservación de la rana ágil.


Aunque es una especie común y de amplia distribución en Europa, las poblaciones a nivel global parecen estar en declive. En Euskal Herria está catalogada como vulnerable dentro del Catálogo de Especies Amenazadas. Aunque la causa principal del declive de esta especie sea la pérdida de hábitat, tanto terrestre como acuático, las poblaciones de rana ágil también sufren otras amenazas como los atropellos, la captura ilegal y el cambio climático. Si queremos conservar esta rana es necesario hacer un esfuerzo en recuperar robledales y matorrales naturales, y crear charcas en el interior y la periferia de estos.

Comments


bottom of page