top of page
  • muskerraknatura

Energia berriztagarriak / Energías renovables



Zenbat aldiz entzun dugu energia berriztaezinak alde batera utzi eta energia berriztagarrietara mugitu beharko genukela? Pandemia hasi eta mundu jasangarriagoa sustatu behar genuela esan zuten adituek. Aitzaki hori eskuetan, energia enpresa askok parke eolikoak proposatzen hasi ziren. Ehundaka parke eoliko, eta hobekien kontserbatutako mendietan!

Haize eta eguzki energiak gomendagarriak dira, noski, baina ez edozein moduan egiten baditugu. Jadanik eraikitako parke eolikoek milaka animalia (batez ere hegazti eta saguzarrak) hiltzen dituzte urtero Iberiar penintsulan, animalia horietako asko espezie mehatxatuak direlarik. Baina ez hori bakarrik! Parke eoliko baten eraikuntzarako errepideak bezalako infraestruktura berria sortu behar da, eta parke eolikoek kutsadura kimikoa dakarte gertu dauden ur-gorputzetan.


Eguzki energiak ere kalte handiak erakar ditzake leku desegokietan ipintzen dugunean. Estatu batuetan egin berri den ikerketa batek azalera erraldoiak estaltzen dituzten eguzki panelek ere eragin negatiboa daukatela erakutsi du. Kasu honetan basamortuan ipini zituzten panelak, molestatu beharreko animalia eta landarerik ez zegoela pentsatuz. Imajinatu ezustekoa ikertzaileak iritsi zirenean eta panelek mehatxaturiko espezieen lore bloomak (hau da, basamortuetan landareak bat-batean loretzen dira) eragozten zutela aurkitu zutenean.


Gaitza baino erremedioa okerragoa izan daiteke! Energia berriztagarriak beharrezkoak eta onuragarriak dira, adibidez, aldaketa klimatikoa eragozteko, baina arreta handia ipini behar diogu NON ipintzen ditugun kontuari. Eolikoek ez dute animalia eta landareak soilik arriskuan ipintzen, baina euskaldunok hainbeste maite ditugun mendiak eta paisaiak betirako eraldatzen dituzte ere. Zergatik ez bilatu jadanik eraldatuta dauden lekuak parkeak ipintzeko gelditzen den natura bakana alde batean utziz?


Arkamoko parke eolikoa izan da ziur aski Araban proposatutakoen artean polemikoena. Eta ez da harritzekoa, bertan bizi diren mehatxatutako hegazti harraparien dibertsitatea dela eta. Gaur, parkearen eragin ekologiko negatiboa dela eta, proeiktua bertan behera geratu dela jakin izan dugu eta berria ospatu eta partekatu nahi izan dugu! Bertako animaliek arrisku extrarik gabe bizitzeko aukera berria daukatelako!



¿Cuántas veces hemos oído que deberíamos abandonar las energías no renovables y movernos a las renovables? Empezó la pandemia y los expertos dijeron que deberíamos promover un mundo más sostenible. Con esta excusa, muchas empresas energéticas comenzaron a proponer parques eólicos. ¡Cientos de parques eólicos y en los montes mejor conservados!


Por supuesto, las energías eólica y solar son recomendables, pero no de cualquier manera. Los parques eólicos ya construidos matan cada año a miles de animales en la península Ibérica (principalmente aves y murciélagos), muchos de ellos especies amenazadas. ¡Pero no sólo eso! Para la construcción de un parque eólico hay que crear nuevas infraestructuras como las carreteras y cableados, y los parques eólicos provocan contaminación química en los cuerpos de agua cercanos.


La energía solar también puede causar grandes daños cuando la colocamos en lugares inadecuados. Un reciente estudio realizado en Estados Unidos demostró que cubrir grandes superficies con paneles solares también tiene un efecto negativo. En este caso colocaron los paneles en el desierto, pensando que no había animales ni plantas a las que molestar. Imagínate la sorpresa cuando los investigadores llegaron y encontraron que los paneles impedían el bloom de flores (es decir, en los desiertos hay plantas que florecen por sorpresa)

de especies amenazadas de plantas.


¡El remedio puede ser peor que la enfermedad! Las energías renovables son necesarias y beneficiosas, por ejemplo, para evitar el cambio climático, pero debemos prestar especial atención a DÓNDE las ponemos. Las eólicas no sólo ponen en peligro a los animales y las plantas, sino que transforman para siempre las montañas y paisajes que tanto amamos los vascos. ¿Por qué no buscar lugares ya alterados para colocar los parques dejando a un lado la naturaleza que queda?


El parque eólico de Arkamo ha sido probablemente el más polémico de los propuestos en Álava. Y no es de extrañar dada la diversidad de aves rapaces amenazadas que habitan en ella. Hoy, debido al impacto ecológico negativo del parque, hemos sabido que el proyecto ha quedado suspendido y hemos querido celebrar y compartir la noticia. ¡Porque los animales locales tienen una nueva oportunidad de vivir sin más riesgos!






bottom of page