top of page
  • muskerraknatura

"Lorategi Jasangarriak": Argazki maratoia Instagramen / maratón de fotos en Instagram



Lorategi Jasangarriak proiektuaren barruan, argazki maratoi bat jarriko dugu martxan, zeuen lorategi, terraza eta balkoietan ikusten dituzuen animalia basatien, landare basatien eta onddoen argazkiak guri bidaltzeko. Animalia basati bizien eta erauzi gabeko landare eta onddoen argazkiak baino ez ditugu onartuko.


Maratoi honen helburuak gure inguruko bizitza basatia hobeto ezagutzea, bertan dauden espezieei buruz ikastea eta espezie horiek babesteko gure esku dauden neurriak ezartzea dira.


Bidalitako argazkiak gure Instagramen ipiniko ditugu (zuen izena eta gutxi gorabeherako kokapena adierazita), zuen Lorategiak Jasangarritasun maila erakusteko.


Argazkiak gaurtik uztailaren amaierara arte jasoko ditugu, beraz, bidali ahal dituzun guztiak instagram kontura @muskerraknatura edota muskerraknatura@gmail.com emailera eta lagun iezaguzu Aiarako bizitza basatia hobeto ezagutzen!


Parte-hartzaileen artean hegaztientzako habia-kaxak, intsektu-hotelak eta abar dituzten bi kit* zozketatuko dira, basa-bizitzarekiko espazio jasangarriagoa eta adiskidetsuagoa izaten lagunduko dizutenak.


* Oparia fauna eta flora motaren eta daukazun espazioaren arabera aukeratuko da.


Begirada bat botaiozu sortu dugun triptikoari. Zure lorategian edo terrazan animalia, landare eta onddo basatiak erakarriko dituzten neurriak hartzeko pista batzuk aurkituko dituzu.




Dentro del proyecto Jardines Sostenibles vamos a poner en marcha una maratón de fotos, donde cada uno de vosotros podréis mandar fotos de los animales salvajes, plantas salvajes y hongos que observéis en vuestros jardines, terrazas e incluso balcones! Únicamente aceptaremos fotos de animales salvajes y vivos y de plantas y hongos no arrancados.


El objetivo de esta maratón es conocer mejor la vida salvaje existente en nuestro entorno, aprender sobre las especies presentes e implementar las posibles medidas a nuestro alcance para la protección de estas.


Las fotos que enviéis serán colgadas en nuestro Instagram (con vuestro nombre y ubicación aproximada) y ofrecerán una muestra de cómo de Sostenibles son actualmente vuestros Jardines.


Recibiremos fotos desde el día de hoy hasta finales de julio, así que envía todas las que puedas al instagram @muskerraknatura o al email muskerraknatura@gmail.com con tu nombre, lugar aproximado y fecha de la foto, ayudándonos a conocer mejor la vida salvaje de Aiara!


Entre los participantes se sortearán dos kits* con cajas nido para aves, hoteles de insectos, etc., que te ayudarán a mantener un espacio más sostenible y amistoso con la vida silvestre.


*El regalo se elegirá en función del tipo de fauna y flora y espacio que tengáis.


Echa un vistazo al tríptico que hemos creado. Encontrarás algunas pistas para adoptar medidas en tu jardín o terraza que faciliten la vida salvaje.


bottom of page