top of page
  • muskerraknatura

Lorategi Jasangarriak: lore landaketa / Jardines Sostenibles: plantación de flores

Updated: Feb 12, 2023

Lagunduiguzu bertako zuhaixkak eta loreak landatzen!

Ayúdanos a plantar arbustos y flores nativas!



“Lorategi Jasangarriak” Muskerrak Ingurumen Elkarteak eta Amurrioko Udalak abian jarritako proiektu berria da, bertako fauna eta, bereziki, ezinbesteko polinizatzaileak erakarriko dituzten lorategiak sortzeko helburuarekin.


Animalia basatien mehatxu nagusietako bat habitat-galera da; horregatik, Lorategi Jasangarrien proiektuaren barne, otsailaren 25eko eta martxoaren 4ko asteburuetan, animaliei aterpea eta janaria emango dieten landare egokiak eta koloretsuak landatuko ditugu Amurrioko hainbat eremutan. Horretarako boluntarioak behar ditugu!


Otsailaren 25ean (larunbata), 26an (igandea) eta martxoaren 4an (larunbata) egingo ditugu landaketa-jardunaldiak. Guk beharrezko materiala eramango dugu, hamaiketako txiki bat barne! Gainera, parte-hartzaile bakoitzari lorategiekin lotutako oparitxo bat emango diegu.


Boluntarioen kupoa 10 lagunekoa izango da larunbatetan eta 15ekoa igandean. Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko, bidali email bat muskerraknatura@gmail.com helbidera. Emailean pertsona kopurua, pertsona bakoitzaren izena eta adina, eta nahiago duzun eguna adierazi.


Jardines Sostenibles es el nuevo proyecto puesto en marcha por Muskerrak Ingurumen Elkartea y el Ayuntamiento de Amurrio, con el objetivo de crear jardines que atraigan a la fauna local y, especialmente, a los imprescindibles polinizadores.


Una de las principales amenazas que sufre la fauna es la pérdida de hábitat; por eso, como parte de Jardines Sostenibles los fines de semana del 25 de febrero y el 4 de marzo vamos a plantar en varias zonas de Amurrio las adecuadas y coloridas plantas que den cobijo y comida a los animales. Para ello necesitamos voluntarios!


Las jornadas de plantación se realizarán en las mañanas del sábado 25 de febrero, domingo 26 de febrero, y del sábado 4 de marzo. Nosotros llevaremos el material necesario, incluyendo un pequeño hamaiketako! Además, a cada participante le daremos un pequeño obsequio relacionado con los jardines.


El cupo de voluntarios es de 10 personas para las jornadas de los sábados y de 15 para la jornada del domingo.


Para apuntarse y para más información sobre los lugares donde plantaremos, qué llevar, etc., mándanos un email a muskerraknatura@gmail.com, diciendo cuántas personas estáis interesadas en participar, el nombre y edad de cada una y qué día preferís uniros a nosotros.




bottom of page