top of page
  • muskerraknatura

Txangoa: animalia basatientzako habitata sortzen/creando hábitat para los animales salvajes



Igandean jarduera ireki bat egingo dugu interesa duen edozein pertsona edo familiarentzat. Aurreko ikasturtean Elkargunean lan egin zuten haurrek hala eskatuta, bertaratzen garen guztion artean biodibertsitatearen babesleku bat sortuko dugu San Rokeko putzu batean. Bertan, txorientzako habiak ipiniko ditugu, anfibio eta narrastientzako aterpeak eraikiko ditugu eta intsektuentzako babes lekuak sortuko ditugu. Goiz osoa emango dugu geroz eta urriagoak diren animalientzako mehatxurik gabeko etxea sortzen.


Urriaren 30: Amurrioko San Jose tabernan geratuko gara goizeko 10etan eta bertatik oinez igoko gara San Rokeko putzura. Bidean, ikusten ditugun animalia eta landareei buruz hitz egingo dugu.


Lurrazalaren %75a inguru andeatuta dago, eta hezeguneen %87 suntsitu egin ditugu. Hala ere, hezeguneak prozesu naturalak mantentzeko ezinbesteko habitatak dira. Urmaelak babesteko hiru arrazoi:


  1. Urmaelak babesleku segurua dira animalia askorentzat, arriskuan dauden espezie asko barne. Hezeguneak ur-gezako animalia guztien 2/3ren bizileku dira. Beraz, putzu osasuntsuak mantenduz, izaki horiek babesten ditugu.

  2. Urmaelek eta hezeguneek klima-aldaketari aurre egiten laguntzen dute, karbono-hustubide gisa jarduten baitute.

  3. Landare eta animalia aniztasun handia duten putzuek ingurune osasuntsuen adierazleak dira, nutrienteak zirkulatzen eta kutsatzaileak kentzen laguntzen baitute.


El próximo domingo, y en colaboración con el ayuntamiento de Amurrio, haremos una actividad abierta para cualquier persona o familia interesada. A instancia de los niños que en el curso pasado trabajaron en el Elkargune, y entre todos los asistentes, crearemos un refugio de biodiversidad en una charca de San Roque. Allí instalaremos cajas nido para aves, construiremos refugios para anfibios y reptiles y crearemos refugios para insectos. Dedicaremos toda la mañana a crear un lugar seguro y sin amenazas para unos animales cada vez más escasos.


30 de octubre: Quedaremos en el bar San José de Amurrio a las 10 de la mañana y desde allí subiremos a pie hasta la charca de San Roque. Por el camino hablaremos sobre los animales y plantas que vayamos encontrando.


Alrededor del 75% de la superficie de la tierra se encuentra degradada y el 87% de los humedales ha sido destruido, siendo estos únicos e imprescindibles en el mantenimiento de los procesos naturales. He aquí tres razones por las que se deben proteger los humedales:


  1. Las charcas proporcionan refugio seguro para muchos animales, incluidas muchas especies amenazadas. Los humedales son el hogar de 2/3 de todos los animales de agua dulce. Por tanto, manteniendo las charcas sanas estaremos protegiendo a estas criaturas.

  2. Las charcas y humedales ayudan a combatir el cambio climático, ya que actúan como sumideros de carbono.

  3. Las charcas sanas con amplia diversidad de plantas y animales son indicadoras de ambientes sanos, ya que procuran la circulación de nutrientes y la retirada de contaminantes.

bottom of page