top of page
  • muskerraknatura

Txoriek ez dute jadanik abesten / los pájaros ya no cantan



Euskal Herrian oso ohikoa da gure baso eta mendietara naturaz gozatzera irtetea. Eta, zer da udaberriko ugalketa garaian hamarnaka txori espezieen kantua eta korua entzutea baino politagoa?


Erresuma Batuko ikertzaileek gidatutako ikerketa berri batek Europako eta Ipar Amerikako eremu naturaletako soinu-paisaia azken 25 urteetan aldatu egin dela jakin du: hegazti-komunitateak aldatu egin dira eta ondorioz soinu-paisaien dibertsitatea eta konplexutasuna murriztu egin da. Hau da, goizetako koruak isilagoak dira eta espezie gutxiago dituzte. Erreparatu egin al diozu azken urteetan emandako aldaketa horri? Ingurumenaren aldaketa horrek eragina du gizakien eta naturaren arteko harremanean, eta ondorio nabarmenak eragin ditzake gure osasunean.


Hala ere, aurkikuntza hori ez da guztiz harrigarria; izan ere, estimazioen arabera, azken 40 urteetan Europak 6 hegazti indibiduetatik bat galdu du (hau da, 600 milioi txori inguru). Espezie kaltetuenen artean txori oso arruntak eta gugandik hurbilak daude, hala nola etxe-txolarrea. Espezie honen populazioak erdira murriztu dira gutxi gorabehera. Pestiziden erabilera, habitataren galera eta gaixotasunen agerpenak dira hegaztiak galtzeko arrazoi nagusienak.


Una actividad muy común en Euskal Herria es salir a nuestros bosques y montañas a disfrutar de la naturaleza. Y ¿qué hay más bonito durante esos paseos que escuchar, sobre todo durante la primavera, cuando las aves están en plena época reproductora, el canto y el coro de decenas de pájaros de distintas especies?


Un nuevo estudio liderado por investigadores de Reino Unido ha descubierto que el paisaje sonoro en las zonas naturales de Europa y Norteamérica ha cambiado en 25 años: los cambios en la comunidades de aves han llevado a la reducción de la diversidad y complejidad de los paisajes sonoros. Básicamente, los coros de las mañanas son más silenciosos y con menor diversidad de especies. ¿Te has fijado en este cambio en los últimos años? Este cambio en el ambiente influye en la conexión entre los humanos y la naturaleza, pudiendo generar notables consecuencias en nuestra salud.


Sin embargo, este descubrimiento no es del todo sorprendente, ya que estimativos sugieren que en los últimos 40 años Europa ha perdido a uno de cada 6 individuos (unos 600 millones de pájaros). Entre las especies más afectadas se encuentran algunas muy comunes y cercanas, como el gorrión, cuyas poblaciones se han reducido aproximadamente a la mitad. El uso de pesticidas, la pérdida de hábitat y la aparición de enfermedades están entre las mayores causas de pérdida de aves.






bottom of page