top of page

Anfibioak eta igerilekuak /
Anfibios y piscinas

20210508_Artziniega_Jauregia (2).jpg

Urtero, udal igerilekuek eta igerileku pribatuek milaka anfibio erakartzen dituzte, igerilekuak ugaltzeko aprobetxatzen baituzte. Tamalez, igerilekuek tranpa gisa jokatzen dute anfibioentzat, bi arrazoi nagusiengatik: 1. igerilekuen horma bertikalak direla eta anfibio espezie askotako helduek ez dute uretatik ateratzen lortzen eta irteera-biderik gabe akituta hiltzen dira; 2. bainu-sasoia eta igerilekuen egokitzapena (ur zaharra ustu eta kimikoak botatzeko garaian) heltzean, espezie askok oraindik igerilekuetan ugaltzen dihardute. Beraz, udalak igerilekuak egokitzeko jarduketekin hasten direnean, oraindik barruan dauden animalia guztiak akabatzen dituzte.
 

Bi arrazoi hauengatik, Aiarako udal-igerilekuetan ehunka animalia hiltzen dira urtero; izan ere igerilekuetako asko, animalien habitata diren baso eta ingurune naturaletatik gertu daude. 2021eko maiatzean, Okondoko igerilekuetan lau espezietako 700 larba eta heldu inguru erreskatatu eta zenbatu ziren: uhandre palmatua, uhandre marmolairea, apo arrunta eta igel berde arrunta. Aurreko urteetan, igerileku berean, txantxiku eta zuhaitz-igel arruntaren larbak eta helduak ere ikusi ziren, eta Amurrion baso-igel jauzkariaren aleak ikusi (eta atera) dira. Espezie hori Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Katalogoan kaltebera gisa katalogatuta dago.
 

Muskerrak ingurumen elkartetik, Aiarako Kuadrila eta Eusko Jaurlaritzarekin batera, proiektu bat jarri dugu abian inguruko igerilekuek anfibioentzako tranpa gisa zenbateraino jokatzen duten aztertzeko. Gainera, datozen bi urteetan, igerilekuetatik gertu ugalketarako putzu naturalak sortuko ditugu, animaliek ur-masa alternatibo bat izan dezaten.

20210506_Okondo (2).jpg

Cada año las piscinas municipales y privadas atraen a miles de anfibios que aprovechan las masas de agua para reproducirse. Sin embargo, las piscinas actúan como trampas para los anfibios por dos razones. La primera es que los adultos de muchas especies no consiguen salir de la masa de agua debido a sus paredes verticales, que sin rampas o vías de salida terminan exhaustos, muriendo ahogados por agotamiento. La segunda es que la temporada de baño y la adecuación de las piscinas (vaciado y suelta de químicos) llega antes de que las especies más tardías hayan terminado de reproducirse. Por lo tanto, cuando los ayuntamientos  comienzan con las actuaciones de adecuación de las piscinas, acaban con todos los animales que aún están dentro. 

 

En las piscinas municipales de Ayala esto representa la mortalidad anual de cientos de animales, dado que estas se ubican en zonas cercanas a bosques y  ambientes naturales que atraen a muchos individuos. En mayo de 2021 en las piscinas de Okondo se rescataron y contabilizaron alrededor de 700 larvas y adultos de 4 especies: tritón palmeado, tritón jaspeado, sapo común y rana verde común. En años anteriores, en la misma piscina, se observaron también larvas de sapo partero y ranita de San Antonio, y en Amurrio se han observado (y extraído) ejemplares de rana ágil, especie catalogada como Vulnerable en el Catálogo Vasco de Especies Amenazadas.


Desde Muskerrak, y en colaboración con la Cuadrilla de Ayala y el Gobierno Vasco, hemos puesto en marcha un proyecto para estudiar hasta qué punto las piscinas de la zona actúan como trampas para anfibios. Además, en los próximos dos años crearemos cerca de las piscinas, charcas  naturales habilitadas para su reproducción, para que los animales tengan una vía acuífera alternativa.

2023a eguneratzea

Aurten animaliei igerilekuetatik irteten laguntzeko arrapalak jarri ditugu. Argazkietan ikus dezakegun bezala, arrakasta handia izan dute. Gainera, igel berde, uhandre palmatu eta uhandre marmolariaren 200 bat heldu eta larba atera ditugu Okondoko igerilekuetatik.

 

Artziniegako igerilekuetako teknikarien laguntzari esker, bertan ere igel berde, uhandre palmatu, uhandre marmolari eta txantxiku helduak erreskatatu ziren.

Actualización de 2023

 

Este año hemos colocado rampas que, como podemos ver en las fotos, han ayudado a los animales a salir de las piscinas. Además hemos rescatado unos 200 adultos y larvas de rana verde, tritón palmeado y tritón jaspeado en las piscinas de Okondo.

 

Gracias a la colaboración de los técnicos de las piscinas de Artziniega, allí se rescataron varios individuos adultos de rana verde, tritón palmeado, tritón jaspeado, y sapo partero.

Screenshot 2023-06-04 at 11.31.04 am.png

2022a eguneratzea

 

Aurreko urteetan ehunka indibiduo erreskatatu dira igerilekuetatik, baina 2022 penagarria izan da. Urtero Okondo da garbitzeko unean animalia gehien dituen igerilekua. Aurten, udala proiektuaren jakitun izan arren, otsailean, lehen anfibioak uretara iristear zeudela, igerilekura kimiko oso toxikoa, kupre potasioa, botatzea erabaki zuen. Horren ondorioz, aurten ez da animaliarik egon uretan. Ez dakigu animaliak kimikoa detektatu eta saihesteko gai izan ote diren, edo produktu horrekin kutsatutako urarekin kontaktuan hil ote diren.

 

Amurrion ez dugu animaliarik detektatu. Urtero uretan harrapatutako indibiduo gutxiago zenbatu ditugu igerileku horietan. Gainera, irteera-arrapalak jartzea lortu dugu, harrapatutako animaliei ihesbidea aurkitzen lagunduko dielakoan.

 

Artziniegako Udalak pandemia garaian udal-igerilekuak gatzagak egin zituen, kloroa ordezkatuz. Kloroa denboraren poderioz lurruntzen da, eta otsailaren hasierarako, lehen anfibioen ugalketa hasten den garairako, igerilekuek ez dute agente kimikorik. Inguruko zuhaitzetatik datorren orbelez beteta ere badaude garai horretan, eta algak garatu dira, eta horrek anfibio espezie asko erakartzen ditu baltsa horietan ugaltzeko. Alabaina, ez dakigu gatz-igerilekuek anfibioengan duten eragina, Aiaran ez baitugu gazitasunik jasaten duen espezierik.

 

Beraz, lan handia daukagu aurrean gatz-igerilekuen eragina aztertzeko eta igerilekuetaik gertu putzu alternatibo bat eraikiko dugu, tokiko anfibioen populazioak babestu eta berreskuratzeko.

20210511_Artziniega_Jauregia (1).jpg

Actualización de 2022

 

Aunque en años previos se han rescatado cientos de individuos de las piscinas, este año ha sido nefasto en este sentido. Okondo es reiteradamente la piscina que más animales contiene en el momento de vaciado y limpieza. Sin embargo, y a pesar de ser el ayuntamiento consciente del proyecto, en febrero, justo cuando los primeros anfibios estaban a punto de llegar al agua, decidieron echar en la piscina potasio de cobre, químico muy tóxico. Esta actuación ha conllevado que este año no hubiera animales en el agua. Ignoramos si los animales han sido capaces de detectar el químico y eludirlo, o han muerto al entrar en contacto con el agua contaminada con dicho producto.

 

En Amurrio no hemos detectado animales, cada año contabilizamos menos individuos atrapados. Además, aquí conseguimos poner rampas de salida en las piscinas,  que esperamos haya ayudado a los animales atrapados a encontrar vías de escape. 

 

El ayuntamiento de Artziniega decidió durante la pandemia modificar sus piscinas municipales para hacerlas salinas sustituyendo así el cloro. El cloro se evapora con el paso del tiempo y para comienzos de enero, época en la que comienza la reproducción de los primeros anfibios, las piscinas se encuentran libres de este u otros agentes químicos. También se hallan ya llenas de hojarasca proveniente de los árboles aledaños y se han desarrollado algas, lo que atrae  a muchas de las especies de anfibios para utilizar estas balsas en su reproducción. En el caso de las piscinas salinas desconocemos la afección real  que estas pueden tener sobre los anfibios, pero ninguna de las especies presentes en Aiara tolera la salinidad.

 

Debemos estudiar y construir una charca alternativa lindante a las piscinas salinas, tratando así de proteger  y recuperar las poblaciones de anfibios locales.

WhatsApp Image 2022-07-17 at 10.56_edited.jpg
bottom of page