top of page
  • muskerraknatura

Zer ikas dezakegu ikertzaileekin? / ¿Qué podemos aprender con los investigadores?


Aldaketa klimatikoaren ondorioz glaziarrak desagertzen ari dira


Urria zientziaz eta biodibertsitatez beteriko hilabetea izango da, Amurrioko Udalarekin elkarlanean antolatutako hainbat jarduera izango baitira.


Hiru aste baino gutxiago falta dira, urriaren 28an, Ikertzaileen Gaua ospatzeko Amurrion (egin klik hemen). Hortaz, eta ikerketari buruz pentsatzen hasteko, datozen egunetan, ikerketak natura eta gero eta ohikoagoak diren mehatxuak ulertzen nola laguntzen duen azalduko dugu adibide batzuekin.


Duela aste gutxi, asko ikaratu gintuen ikerketa artikulu bat argitaratu zen. Klima-aldaketa antropikoa dela eta, Lurraren tenperatura 1,1ºC igo da. Horren ondorioz, planeta identifikatutako 16 inflexio-puntuetatik 5 gainditzear dago: Groenlandiako eta mendebaldeko Antartidako izotz-plaken kolapsoa, koralezko-arrezife tropikalen heriotza masiboa, iparraldeko permafrostaren urtze azkarra eta Labrador itsasoko korrontearen kolapsoa.


Zer esan nahi du honek? Sinplifikatuz: gizakiaren ekintzek eragindako aldaketek klima egonkorra mantentzen laguntzen duten planetako zonak eta prozesuengan (inflexio-elementuak) eragina dute. Litekeena da inflexio-elementu horiek muga jakin bat (inflexio-puntua) gainditzen dutenean, planetak egonkortasuna mantentzea ezin izatea, klima-aldaketa modu itzulezinean bizkortuz.


Aurreikuspenen arabera, gure planetaren tenperatura industriaurrekoa baino 1,5ºC-beroagoa izango da hemendik gutxira. Horrek esan nahi du inflexio-puntu horiek gainditzeko aukera handitzeaz gain, beste batzuetara hurbiltzeko probabilitatea ere handitzen dela.


Zer gertatuko da planetako izaki bizidunekin behin muga horiek gaindituta?


Octubre va a ser un mes repleto de ciencia y biodiversidad, ya que contará con una serie de actividades sobre el tema organizadas en colaboración con el Ayuntamiento de Amurrio.


En menos de tres semanas, el 28 de octubre, celebraremos la Noche de los Investigadores en Amurrio (haz click aquí). Para ir abriendo apetito, durante los próximos días, hablaremos sobre cómo la investigación ayuda a entender la naturaleza y sus cada vez más comunes amenazas.


Hace pocas semanas se publicó un artículo de investigación que hizo temblar a muchos. El cambio climático antrópico ha hecho que la temperatura de la Tierra se incremente en 1,1ºC. Esto hace que el planeta esté a punto de alcanzar 5 de los 16 puntos climáticos de inflexión: el colapso de las placas de hielo de Groenlandia y de la Antártida occidental, la muerte masiva de los arrecifes de coral tropicales, el deshielo abrupto del permafrost del norte y el colapso de la corriente del Mar del Labrador.


¿Qué significa esto? Simplificando: las zonas y los procesos del planeta que han ayudado a mantener un clima estable (elementos de inflexión) se están viendo afectados por cambios en el clima provocados por la acción de los humanos. Es posible que cuando estos elementos de inflexión sobrepasen cierto límite (punto de inflexión), el planeta ya no pueda mantener la estabilidad, causando cambios climáticos acelerados e irreversibles.


Se estima que la temperatura del planeta aumentará previsiblemente hasta 1,5ºC respecto a los niveles preindustriales. Esto significa que no solo se incrementará la posibilidad de alcanzar estos puntos de inflexión, sino que otros de ellos se volverán más probables.


¿Qué pasará con los seres vivos que habitamos el planeta traspasados estos límites?


bottom of page