top of page
  • muskerraknatura

Argiak animaliengan duen eragina ikertzen / investigando el efecto de la luz en los animales


Inoiz galdetu diozu zeure buruari nola eragiten dien argi artifizialak animaliei? Gezurra iruditzen bazaigu ere eta jende askori gauez ondo argiztatutako hiriak gustatzen bazaizkigu ere, animaliei eta landareei argiztapen hori ez datorkie batere ondo. Azken finean, haren bizitza (lo egiten dute, elikatzen dira, beren kumeak zaintzen dituzte etab) kalean garatzen dute, non argi artifizialak beren bizi-zikloa alda dezakeen. Imajinatu nola sentituko zinatekeen gau osoan argia balego eta ezingo bazenitu etxeko pertsianak itxi lo egiteko!


Herri eta hirietako argiak animaliei nola eragiten dien oso kasu ezagunak daude. Adibidez, hondartza batzuetan, non jaio berri diren dordokatoxak eraikinetako argiekin desorientatzen da eta, itsasora joan beharrean, milaka hiltzen dira autoek harrapatuta. Argiaren eragin kaltegarria agerikoa da komunikatzeko ikus-seinaleak erabiltzen dituzten espezieentzat ere, funtzio horretarako argi natural jakin eta espezifiko bat behar baitute. Dena den, gutxietsi egiten dugu argi artifizialak izaki bizidunengan sortzen duen eragin negatiboa.


Ikerketa-proiektu berri batean, argiaren eragina bi sagu-espezierengan, bat gautarra eta bestea eguneko, aztertu da. Argiaren eraginpean egoteak bi espeziek estresatzen dituela ikusi da, kumeen kopurua eta helduen biziraupena murriztuz. Beraz, argiaren eragin negatiboa izan dezake espezieen biziraupenean eta kontserbazioan.


Euskadin egiten ari diren ikerketaren berri izateko, zatoz urriaren 28an, 19: 30ean, Albizabal tabernara! Bertan, lau ikertzaile gazteren lana ezagutzeko aukera izango duzu, pintxo eta edari batez gozatzen duzun bitartean.



Alguna vez te has preguntado cómo afecta la luz artificial a los animales? Aunque nos parezca mentira y a muchos nos gusten las ciudades bien iluminadas por la noche, a los animales y las plantas esta iluminación no les viene nada bien. Al fin y al cabo ellos duermen, comen, cuidan de sus crías…, en definitiva, desarrollan su vida en la calle, donde la luz artificial puede modificar su ciclo vital. Imagina cómo te sentirías si hubiera luz durante toda la noche y no pudieras cerrar las persianas de tu casa para dormir!


Hay algunos casos muy conocidos de cómo la luz de pueblos y ciudades afectan a los animales. Por ejemplo, en algunas playas, donde las recién nacidas tortuguitas se desorientan con las luces de los edificios y, en vez de dirigirse al mar, miles de ellas mueren atropelladas por los coches. El efecto nocivo de la luz es evidente para las especies que utilizan señales visuales para comunicarse, que precisan de una determinada y específica luz natural para dicha función. Así pues, subestimamos el efecto negativo que la luz artificial produce en los seres vivos.


En un nuevo proyecto de investigación se ha estudiado este efecto en dos especies de ratones, una diurna y otra nocturna, descubriendo que la exposición a la luz estresa a los animales, reduciendo el número de crías y la supervivencia de los adultos en ambas especies. Por tanto, el efecto de la luz podría afectar de forma negativa a la supervivencia y conservación de las especies.


Para informarte sobre la investigación que se está llevando a cabo en Euskadi, ven el 28 de octubre, a las 19.30, al bar Albizabal! Allí tendrás la oportunidad de conocer el trabajo de cuatro jóvenes investigadores e investigadoras, mientras disfrutas de un pintxo y una bebida.

Cigarra desorientada y atraída por la luz de las casas

Comments


bottom of page