top of page
  • muskerraknatura

Baso-igel gorria / Rana bermeja



Blogeko sarrera honekin, Aiarako anfibioei buruzko fitxa batzuk hasiko ditugu. Urtean zehar hitz batzuk idatziko ditugu inguruan aurki ditzakegun apo, igel eta uhandreei buruz.


Con esta entrada del blog comenzamos una serie de fichas sobre los anfibios de Aiara. A lo largo del próximo año, y en la época de reproducción de cada especie, escribiremos unas palabras sobre los distintos sapos, ranas y tritones que podemos encontrar a nuestro alrededor.

Foto 1. Marroi koloreko bizkarraldea - Coloración dorsal parda


Baso-igel gorria (Rana temporaria) inguruan aurki ditzakegun hiru igel arreetako bat da. Hiruretatik, baso-igel gorria da espezierik ohikoena eta Euskadin lurralde gehien hartzen duena. Gainera, neguan bertan ugaltzen den espeziea da, beraz garai bakoitzean ugaltzen den lehen anfibioa – edo urteko azkena, nahi den moduan. Hortaz, haiek ikustera joateko momentu aproposa da honakoa!


Argazkietan ikusten dugun bezala, bizkarraldea marroi edo gorrixka koloretakoak izan daiteke (1 eta 2. argazkiak), baina indibiduoen artean nahiko aldakorra izaten da. Indibiduo batzuk urdinak ere izan daitezke! Igel handi samarra da, eta inguruko anuroen (igelak eta apoak) kasuan arrunta den moduan, emeak arrak baino handiagoak izaten dira. Espezie lurtarra da, baso naturalei lotua; dena den gizakiak eraldatutako inguruneetan ere aurki dezakegu, hala nola zuhaitz-landaketetan, lorategietan, hirietan eta nekazaritza-eremuetan. Espezie nahiko aktiboa da, egunez zein gauez; beraz, ez da zaila basoetan eta zelaietan ikustea animalia ornogabeez elikatzen, besteak beste armiarmez, kakalardoez edo euliez.


Ugaltze garaian, azarotik otsailera bitartean (baldintza klimatikoen arabera), helduak gertu dituzten putzuetara hurbiltzen dira, eta bertan ugaltzen dira. Oso igel malgua da ugaltze-habitat motari dagokionez, arrautzak tamaina txiki edo handiko putzuetan, lakuetan, ibai eta errekastoen putzu naturaletan, potxingoetan eta baita bide erdiko gurpil-arrastoetan ere ipin baititzake. Igel honen errunaldiak (arrautza-masak) nahiko deigarriak dira, eta Aiaran, askotan, arrautza-masa gelatinoso batean estalitako putzu txikiak ikus ditzakegu (3 eta 4. argazkiak). Errunaldi bakoitza eme bakar bati dagokio, eta bakoitzak 600 eta 4.000 arrautza artean izan ditzake zenbait kasuetan. Arrautza horietatik zapaburuak jaioko dira, eta horiek putzuko detrituaz elikatuko dira, hazi eta metarmorfosia osatu arte. Behin metamorfosia bukatuta, igel txikiek basoetan hasiko dute abentura, eta 2-3 urtez elikatuko dira hostoen artean, hazi eta igel helduak bilakatu arte.

Foto 2. Kolore gorrixka duen igel-gorri heldua / adulto de rana bermeja con coloración rojiza


Espezie arrunta da Europa osoan, Iberiar Penintsulako iparraldetik Ural mendiak eta Siberiako mendebalderaino. Ingurune antropikoak nahiko ondo jasan arren, populazio batzuk klima-aldaketarekiko, kutsadurarekiko eta industrializazioarekiko sentikorrak dira. Dirudienez, Europako populazioak nahiko egonkorrak dira, eta espeziea ez dago arriskuan ez maila globalean, ez Euskadi mailan.


La rana bermeja (Rana temporaria) es una de las tres especies de ranas pardas que podemos encontrar por la zona. De las tres, la rana bermeja es la especie más frecuente y con rango de distribución más amplio en Euskadi. Además, es una especie que se reproduce en pleno invierno, siendo la primera de la temporada – o la última del año, según cómo se mire- en reproducirse. ¡Este es el momento para salir a verlas!

Foto 3. Putzu txiki bat errunaldiz betea / pequeña charca llena de puestas


Como vemos en las fotos es una rana de coloración dorsal marrón o rojiza (Fotos 1 y 2), pero puede presentar una variación bastante marcada entre individuos. ¡Algunos individuos incluso pueden ser azules! Es una rana relativamente grande, y como es normal en muchos de los anuros (ranas y sapos) de la zona, las hembras suelen ser más grandes que los machos. Es una especie de hábitos terrestres, asociada a bosques naturales, pero que también podemos encontrar en ambientes alterados por el ser humano como las plantaciones forestales, jardines, ciudades y zonas agrícolas, entre otros. Es una especie bastante activa, tanto de día como de noche, por lo que no es difícil verla en nuestros bosques y campos alimentándose de invertebrados como arañas, escarabajos o moscas.


Durante la época de celo, de noviembre a febrero (según las condiciones ambientales), los adultos se acercan a las charcas cercanas donde se reproducen. Es una rana muy flexible en cuanto al tipo de hábitat reproductor, ya que puede poner sus huevos en charcas de pequeño o gran tamaño, lagos, piscinas naturales en riachuelos y ríos, charcos pequeños e incluso rodadas en mitad de los caminos. Las puestas (las masas de huevos) de esta rana son bastante llamativos y en Aiara podemos ver muchas veces charcas pequeñas cubiertas en una masa gelatinosa de huevos (Fotos 3 y 4). Cada puesta corresponde a una sola hembra y

puede tener entre 600 y 4000 huevos en algunos casos. De estos huevos nacerán los renacuajos que se alimentarán del detritus de las charcas hasta crecer y completar la metarmorfosis. Una vez emergen, las pequeñas ranitas comenzarán su aventura en los bosques donde se alimentarán durante 2-3 años para crecer y hacerse adultas.

Foto 4. Arrautzen hurbileko argazkia / detalle de los huevos


Es una especie común en toda Europa, desde el norte de la Península Ibérica hasta los Urales y Oeste de Siberia. A pesar de ser bastante tolerante a los ambientes antrópicos, algunas poblaciones son sensibles al cambio climático, la contaminación y la industrialización. Parece que las poblaciones en Europa son bastante estables y la especie no está amenazada ni a nivel global ni de Euskadi.








Comments


bottom of page