top of page
  • muskerraknatura

Hiritxori: anti-gorotz erretiluak oparitzen ditugu! / regalamos bandejas anti-excrementos

Updated: Jul 4, 2022



Enara edo enara-azpizurien habia duzu fatxada, leihoa, balkoia edo garajea zikintzen? Espezie horien habiak legez babestuta daude, eta arau-hauste larritzat jotzen da enara eta haien habiei edozein kalte egitea, bai haiek okupatuta daudenean, bai okupatuta ez daudenean ere. Arau-hauste horrek 200.000 eurorarainoko isunak izan ditzake. Hala ere, hiriko faunaren eta zure arteko bizikidetza perfektua lortzeko irtenbidea dugu!


Egoera zehatz horietarako sortutako kartoizko erretiluak oparitzen ditu Hiritxori proiektuak. Plataforma habitik ~30 zentimetrora jarri besterik ez duzu egin behar, eta habiak gorotzak bilduko ditu eraikina zikindu gabe. Zure eraikinean traba egiten dizun habia edo kolonia baduzu, etorri, mesedez, erretilu hauetako bat hartzera. Zatoz Amurrioko Udalera, 10:00etatik 13:00etara. Erretiluen kokapenari buruz zalantzarik izanez gero, bidali mezu elektroniko bat hiritxorimuskerrak@gmail.com helbidera. Halaber, habiei buruzko informazioa bidaltzea eskertuko genizuke, hala nola, habia kopurua edota habien kokapena.



¿Tienes un nido de golondrina o avión ensuciando la fachada, ventana, balcón o garaje? Los nidos de estas especies están protegidos por ley, y se considera una infracción grave causar cualquier tipo de daño a las golondrinas y a sus nidos: tanto si estos están ocupados como si no. Una infracción que está sancionada con multas que pueden llegar hasta los 200.000 euros. Sin embargo, ¡tenemos la solución para una convivencia perfecta entre la fauna urbana y tú!


El proyecto Hiritxori regala bandejas de cartón creadas específicamente para este tipo de situaciones. Lo único que tienes que hacer es colocar la plataforma a unos 30 centimetros por debajo del nido, y esta recolectará los excrementos sin ensuciar el edificio. Si tienes un nido o una colonia que te molesta en tu edificio, no dudes en venir a recoger una de estas bandejas por cada nido que tengas. Pásate por el ayuntamiento de Amurrio de 10:00 a 13:00 horas. Cualquier duda para su colocación mándanos un email a hiritxorimuskerrak@gmail.com. También agradecemos que nos mandes información acerca del número de nidos que tienes y su localización.



bottom of page