top of page
  • muskerraknatura

Honduras: Cusuco


Agindutakoa bete egin behar denez, hemen uzten dizuegu irakaskuntza-bidaian bisitatu genuen Hondurasko Cusuco Parke Nazionalaren deskribapen laburra.


Cusuco baso berezia da hainbat arrazoirengatik. Alde batetik ”cloud forest” deritzon baso mota da, non hezetasuna euritik etorri beharrean hodeietatik datorren. Bestalde, parke nazionalaren altitudea 0 metrotik 2200 metrora doa, eta horrek ibiltzeko zaila den oihana izatea eragiten du, altitudea eta maldengatik. Hondurasko iparraldean dago eta Erdialdeko Amerikako aniztasun-puntu beroaren parte da. Arrazoi hauengatik, Cusuco fauna eta floraz beterik dago!


Egunean zehar, kolibriek, quetzal ospetsuak eta beste makina bat hegazti tximeleta eta sorgin-orratz kolorotsuek zeruak zeharkatzen dituzte. Eta zer esan tamaina eta kolore guztietako onddo kopuruaz!


Baina, zalantzarik gabe, iluntzean erakusten du basoak bere distira guztia, gaueko izakiak paseoan irteten direnean.


Cusuco 30 bat suge espezieren etxea da, horietako asko gautarrak, eta beste batzuk aski ezagunak, hala nola Fer de Lance sugegorria, edo suge koral espezie ezberdinak. Saguzar espezie piloa ere bizi da han, hala nola frugiboroak eta nektariboroak eta baita banpiro ezaguna.


Anfibioak, era berean, oso ugariak dira, eta espezie asko endemikoak dira, hau da, mundu osoan Cusucon bakarrik aurkitzen direnak. Gaueko ibilaldietan ez da zaila igel eta pletodontido, bertako salamandra taldea, mordo bat ikustea. Pletodontidoak gure arrabio eta uhandreetatik bereizten dira, besteak beste, birikarik ez dutelako eta larruazaletik arnasa hartzen dutelako, eta ia erabat lurtarrak eta zuhaitz-igokariak direlako.


Baina bere ugaritasun eta bioaniztasunagatik nabarmentzen den izakirik badago, ornogabeak dira. Milaka matxinsalto eta kilker, armiarma, opilioi (armiarmen ahaideak, baina amaraunik egiten ez dutenak), intsektu makila, labezomorro politak (azkenengo collage-aren lehen argazkikoa bezala) eta beste ornogabe batzuen abar luze batek zorua, zuhaitzak, loreak eta aurkitzen duten beste edozein azalera betetzen dituzte.




Lo prometido es deuda y, por lo tanto, aquí os dejamos una corta descripción del Parque Nacional de Cusuco en Honduras, que visitamos en el viaje de enseñanza en el que participamos.


Cusuco es un bosque especial por varias razones. Por un lado, es un bosque nuboso donde la humedad proviene de las nubes y no de la lluvia. Por otro lado, la altitud del parque nacional varía desde 0 metros hasta 2200 y esto hace que sea una selva difícil de caminar, por la altitud y por sus pendientes. Se sitúa en el norte de Honduras y forma parte del punto caliente de diversidad del Centro Americano. Por estas razones, Cusuco es un edén de fauna y flora!


Durante el día, los colibríes, el famoso quetzal y otro sin fin de aves surcan los cielos junto a una miríada de coloridas mariposas y libélulas. Y qué decir de la cantidad de hongos de todos los tamaños y colores!




Pero sin duda, es con la caída del sol cuando el bosque muestra todo su esplendor y las criaturas nocturnas salen de paseo.


Cusuco es el hogar de unas 30 especies de serpientes, muchas de ellas nocturnas y algunas otras bien conocidas, como la víbora Fer de Lance, o distintas especies de serpientes de coral. También viven allí varias decenas de especies de murciélagos, como frugívoros y nectarívoros y también el conocido vampiro.


Los anfibios son, así mismo, muy abundantes y muchas de las especies son endémicas, es decir, que solo se encuentran en Cusuco. Durante los paseos nocturnos no es difícil ver un sinfín de ranas y de pletodóntidos, el grupo de salamandras propias de allí. Los pletodóntidos se diferencian de nuestras salamandras y tritones, entre otras cosas, en que no tienen pulmones y respiran por la piel, y en que son casi totalmente terrestres y trepadores de árboles.



Pero si hay alguna criatura que sobresale por su abundancia y diversidad son los invertebrados. Miles de saltamontes y grillos, arañas, opiliones (parientes de las arañas pero que no construyen telas), bichos palo, bonitas cucarachas (como la de la primera foto del último collage de fotos) y un largo etcétera de otros invertebrados ocupan el suelo, los árboles, las flores y cualquier otra superficie que encuentran.



bottom of page