top of page
  • muskerraknatura

Intsektuei buruzko tailerrak Amurrioko eskoletan / talleres de insectos en las escuelas de Amurrio


Urriaren 25an eta 28an Amurrioko eskolak bisitatuko ditugu intsektu eta animalia polinizatzaileen garrantziari buruz hitz egiteko. LH 4. Mailako ikasleekin intsektuentzako hotelak eraikiko ditugu, hain beharrezkoak ditugun polinizatzileak eta beste intsektuak erakartzeko. Intsektuen biodibertsitatea eta ugaritasuna asko murriztu da azken urteetan, batez ere aldaketa klimatikoa, poluzioa eta habitat suntsiketa direla eta. Beraz, ekintza honekin animalia polit eta ezinbesteko hauentzako habitata berreskuratzen lagunduko dugu.


Intsektuak babesteko lau arrazoi:


1. Intsektuak animalia askoren - gu barne - elikagai dira. Herrialde askotan jendea intsektuez elikatzen da zuzenean. Beste herrialdeetan, ostera, gizakiok jaten ditugun animalia asko, arrainak kasu, intsektuez elikatzen dira. Beraz, intsektuak ezinbestekoak dira kate trofikoetan oreka mantentzeko.


2. Intsektu asko gure aliatu naturalak dira, eta izurrite asko kontrolatzen laguntzen dute. Marigorringo edota liztor asko baino aliatu hobeagorik ezin dugu eduki gure baratzeko uzta hondatzen duten zorri populazioak kontrolatzeko!


3. Ezinbestekoak dira ekosistemetan; izan ere, intsektu txiki eta ezezagun batzuk, hala nola kolenboloak, funtsezkoak dira materia organikoa deskonposatzeko.


4. Intsektuek planetako bizitza mantentzen dute polinizazioaren bidez!

Landareen % 87a animalia polinizatzaileak behar dituzte bizirik irauteko; horiek gabe, munduan gramineoak eta pinuak bezalako koniferoak baino ez lirateke existituko. Polinizatzaileek ekosistemak eta habitatak mantentzen dituzte, eta hainbeste gustatzen eta behar ditugun fruta goxoak jateko aukera ematen digute.


Los días 25 y 28 de octubre visitaremos las escuelas de Amurrio para hablar sobre la importancia de los insectos y los polinizadores. Con los alumnos de 4º de primaria construiremos hoteles que atraigan a estos insectos y polinizadores tan necesarios para la supervivencia de la vida en el planeta. La biodiversidad y abundancia de insectos ha disminuido mucho en los últimos años debido principalmente al cambio climático, la contaminación y la destrucción de hábitats. Así que con esta acción ayudaremos a crear espacios adecuados para estos imprescindibles animales.


Cuatro razones para proteger a los insectos:


1. Los insectos son alimento de muchos animales, incluidos nosotros. En muchos países la gente se alimenta directamente de insectos, o de forma indirecta, ya que muchos animales que las personas comemos, como los pescados, también se alimentan de insectos. Por lo tanto, los insectos son imprescindibles para mantener el equilibrio en las cadenas tróficas.


2. Muchos insectos son aliados naturales como agentes de biocontrol a la hora de controlar muchas pestes. ¡Qué mejor aliado que las mariquitas o las avispas para mantener a raya a los pulgones que arruinan la cosecha de nuestra huerta!


3. Son imprescindibles en los ecosistemas, ya que algunos pequeños y desconocidos insectos, como los colémbolos, son claves para la descomposición de la materia orgánica.


4. Los insectos mantienen la vida en el planeta mediante la polinización!

El 87% de las plantas dependen de los animales polinizadores para sobrevivir; sin estos, en el mundo sólo existirían las gramíneas y las coníferas como los pinos. Los polinizadores mantienen los ecosistemas y los hábitats, y hacen posible que podamos comer las deliciosas frutas que tanto nos gustan y necesitamos.


Comments


bottom of page