top of page
  • muskerraknatura

Irabazleak, galtzaileak - Ganadores, perdedores



Naturan beti daude irabazleak eta galtzaileak. Dikotomia hori argia da, batez ere, gizakiok ingurumenean eragiten ditugun aldaketen ondorioz “irabazi” edo “galdu” egingo duten espeziei buruz aritzen garenean.


Gutxi gorabehera 87 000 landare-espezietan oinarritutako ikerketa batek errealitate triste bat aurkitu du: horietatik guztietatik 20 290 espezie galtzaileak dira gaur egun, hau da, ziurrenik datozen urteetan iraungiko dira, eta beste 26 002 espezie galtzaile-potentzialak dira. Bestalde, 6 749 espezie irabazle eta 18 664 irabazle- potentzial moduan identifikatu dituzte. Zein da irabazleen eta galtzaileen arteko desberdintasuna? Gizakiok ustiatzen ditugun landareak dira irabazleak, ekonomikoki erabilgarriak zaizkigunak, artoa edo beste labore batzuk bezala; galtzaileak, berriz, beharrezkoak ez direla eta baztertzekoak direla iruditzen zaizkigun landare gehienak dira.


Landareak desagertzen ari dira, eta ondorioz, urte gutxi barru landare-komunitateak homogenizatu egingo dira. Hau da, ekonomikoki erabilgarriak zaizkigun landare-espezie urriek, gaur egun milaka basa-espeziek estaltzen duten landare-azalera bera estaliko dute.



En la naturaleza siempre hay ganadores y perdedores. Esta dicotomía es sobre todo clara cuando hablamos de especies que “ganarán” o “perderán” en respuesta a los cambios antrópicos y a los efectos que los humanos causamos en el ambiente.


Un estudio basado en unas 87 000 especies de plantas ha descubierto una triste realidad: de todas ellas 20 290 son actualmente especies perdedoras, es decir, probablemente se extingan en los próximos años, mientras que otras 26 002 especies son potencialmente perdedoras. Por otro lado, 6 749 especies son ganadoras y 18 664 potencialmente ganadoras. ¿Cuál es la diferencia entre las ganadoras y las perdedoras? Las ganadoras son aquellas plantas que los humanos explotamos y que nos son económicamente útiles, como el maíz u otros cultivos, mientras que las perdedoras son todas aquellas plantas que nos parecen innecesarias y prescindibles.


Las plantas se extinguen y, como consecuencia, en pocos años las comunidades vegetales estarán homogeneizadas, es decir, que las pocas especies de plantas que nos son económicamente útiles en la actualidad cubrirán la misma superficie vegetal que hoy en día cubren miles de especies silvestres.





bottom of page