top of page
  • muskerraknatura

Mendi irteera: Otsatiko altxorrak / salida al monte: joyas de Otsati


Datorren asteko larunbatean, maiatzak 14, Artziniega inguruko altxor naturalak ezagutzeko mendi irteera antolatu dugu. Bertan ikusten ditugun animalia (hegaztiak, sugeak, anfibioak etab) eta landareei buruz hitz egingo dugu, eta bisita berezia egingo diogu Euskal Herrian dugun portugaleko erramu (Prunus lusitanica) baso handienari. Bisita horretan kolaboraboratzaile berezia izango dugu gurekin, baso horren garrantziari buruz hitz egin diezagun. Horrez gain, Artea Etnografia Elkarteko lagunek ibilbidean topatuko dugunaren bitxikeriak azalduko dizkigute ere.


Artziniegako frontoitik aterako gara goizeko 9:30etan hamar bat km inguruko ibilaldi bat egiteko. Oso ibilaldi erreza da eta malda gutxirekin. 4-5 ordu inguru emango ditugu mendian naturaz gozatzen frontoira bueltatu baino lehen. Hamaiketakoa, binokularrak (baldin badauzkazu), eguzkitako krema, txapela eta zapata egokiak ekar itzazu.


Zure zain izango gara!


El sábado que viene, 14 de mayo, hemos organizado una excursión para conocer las maravillas naturales que rodean Artziniega. Durante la excursión hablaremos de los animales (aves, serpientes, anfibios etc) y plantas que encontremos, y visitaremos la lorera (Prunus lusitanica) más grande de Euskal Herria. Durante la visita contaremos con la participación de un colaborador especial, que nos contará la importancia de este tipo de bosque. Además, en el camino miembros de la Asociación Etnográfica Artea nos explicarán cosas curiosas.


Partiremos del frontón de Artziniega a las 9:30 de la mañana a realizar una ruta de unos 10 km. Es una ruta fácil y con poca pendiente, donde disfrutaremos de la naturaleza durante 4-5 horas antes de volver al frontón. Trae contigo hamaiketako, prismáticos (si tienes), crema de sol, sombrero y zapatos adecuados.


¡Te esperamos!



Commentaires


bottom of page