top of page
  • muskerraknatura

Opor bereziak / vacaciones especiales


Huérfanos de una especie amenazada de zorro volador en Tolga Bat Hospital (Australia)


Udan gaude, gutako askorentzat urteko oporraldirik luzeena, eta berriro ere honako galdera: "Zer leku zoragarria bisitatuko dut oraingoan?"


Turismoak nahiko ondorio negatiboak izan ditzake ingurumenean. Adibidez, Afrikako eremu basatietako safari askotan animalienganako distantziak ez dira errespetatzen. Ondorioz animaliak estresatu egiten dira, haien jokaera aldatuz, lehoia distantzia oso txikian sentitu ahal izateko. Asiako eremuetan aldiz, elefante-kumeak naturatik eta beraien amengandik banatzen dira, eta urte askotako tortura jasaten dute (bizitza osokoa ez bada), turistek tour bat egiteko edo animalia adimentsu horiekin bainua hartzen dugun bitartean argazki bat ateratzeko. Beraz, edozein bidaia egin aurretik, oso garrantzitsua da bidaia nork antolatzen duen, animaliak tartean sartzen dituen eta ingurumena errespetatzen duen ondo ikertzea.


Urruneko eremu exotikoetara bidaiatzeko modu berezi bat boluntariotza proiektuak dira, naturaren alde lan egiten duten taldeak laguntzeko boluntariotzak esate baterako. Horietako proiektu gehienek ez dute adin-mugarik; beraz, "oso zaharra naiz horretarako", ez du aitzakia gisa balio! Boluntariotza-programa horietako asko leku exotiko eta interesgarrietan gertatzen dira, eta, beraz, leku desberdin bat bisitatzeko gustua mantendu dezakegu; gure laguntza, gainera, ezinbestekoa izan daiteke tokian tokiko jendeak fauna, flora eta habitatak kontserbatzeko helburua lor dezan.


Hamaika aukera daude!: zuhaitzak landatzea, zauritutako animaliak zaintzea edo ikerketa-proiektuetan parte hartzea. Hori bai, GKE guztiak ez dira berdinak, eta asko bereizten dira egiten dituzten jardueren eraginean eta ordaindu beharreko partaidetza-prezioan. Informa zaitez ondo proiektu horietako batean parte hartu aurretik.


Hona hemen adibide on batzuk, gure esperientzia propioa edo ezagunen esperientziagatik ezagutzen ditugunak:



Miembros de Muskerrak comprueban que los huérfanos estén en buen estado


Estamos en verano, para muchos el período vacacional más largo del año, y de nuevo la pregunta "Qué lugar extraordinario visitaré esta vez?"


En ocasiones el turismo tiene consecuencias negativas sobre el medio ambiente. Por ejemplo, en muchos safaris en zonas salvajes de África no se respetan las distancias con los animales y, por lo tanto, estos sufren de estrés que genera cambios en su comportamiento, solo para poder sentir al león a una distancia innecesariamente corta. En zonas de Asia también se extraen de su hábitat crías de elefante que se torturan durante años (incluso toda su vida) para que los turistas podamos hacer un tour o una foto dándonos un baño con estos inteligentes animales. Por lo tanto, antes de hacer cualquier viaje es muy importante informarnos acerca de quién organiza el viaje, si involucra animales y si es respetuoso con el medio ambiente.


Una forma diferente y especial de viajar a zonas remotas y exóticas es participando en proyectos de voluntariado que apoyan a grupos que trabajan por conservar la naturaleza. La mayoría de estos proyectos no tienen límite de edad por lo que ¨soy muy viejo para eso¨ no sirve de excusa! Muchos de estos programas de voluntariado se desarrollan en lugares exóticos e interesantes, por lo que no perdemos la opción de visitar un lugar diferente, mientras que nuestra ayuda puede resultar beneficiosa para que la gente local consiga conservar la fauna, flora y hábitats en el país correspondiente.


Hay un sinfín de oportunidades para cooperar, como en plantaciones de árboles, cuidado de animales heridos o participación en proyectos de investigación. Eso sí, no todas las ONGs son iguales y las actividades que organizan varían mucho en su impacto y en el precio de participación. Infórmate bien antes de tomar parte en uno de estos proyectos.


Aquí dejamos algunos ejemplos que, o por experiencia propia o por conocidos, sabemos que marcan una diferencia:



bottom of page