top of page
  • muskerraknatura

Pasa den asteko ekintzen laburpena / resumen de las actividades de la semana pasada



Joan den astean, Amurrioko Udalarekin elkarlanean eta gazte zein helduentzat antolatutako ekintzez beteriko astea izan zen.


Amurrioko eskoletan egin ziren tailerretan intsektuen garrantziaz hitz egin genuen eta ikasleekin polinizatzaileentzako 25 hotel eraiki ziren. Horietako batzuk eskoletako baratzeetan jarriko dira, eta beste batzuk igandean San Rokeko putzuan ipini genituen.


Ostiralean, herriko parkean, lau ikertzaile gazteren hitzaldiak ikusi ahal izan genituen, pintxo eta edari batez gozatu genuen bitartean. Jardunaldi horretan, NASAko ikertzaileen jakin-minaz jabetu ginen, giza hizkuntza zein bakarra den ulertu genuen, diagenesia zer den ikasi genuen eta hausnarkariek klima-aldaketan duten eragina azaldu ziguten. Eskerrik asko Iñaki, Amaia, Martin eta Elenari egindako hitzaldi interesgarriengatik, eta baita hitzordura joan zineten guztioi ere!


Igandean San Roken intsektuen hotelak jartzeaz gain, gogor aitzurtu genuen anfibioentzako eta narrastientzako babeslekua eraikitzeko. Horrez gain, hegaztientzako habiak ere jarri genituen, eta in situ ikasi genuen urmaelean zeuden izakiei buruz, hala nola odonatoen larbak eta ditiskoak.


Eskerrik asko abentura hauetan lagundu eta parte hartu duzuen guztioi!

La semana pasada fue una semana repleta de actividades, tanto para jóvenes como adultos, organizadas en colaboración con el Ayuntamiento de Amurrio.


En los talleres que se realizaron en las escuelas de Amurrio hablamos de la importancia de los insectos y se construyeron con los alumnos un total de 25 hoteles para los polinizadores. Algunos de estos se dejaron para colocar en las huertas de las propias escuelas y otros los colocamos el domingo en la charca de San Roque.



El viernes pudimos disfrutar en el parque del pueblo de las charlas de cuatro jóvenes investigadoras e investigadores, acompañadas de pintxos y bebidas. Durante esa jornada nos percatamos de la curiosidad de los investigadores de la NASA, comprendimos cuán único es el lenguaje humano, aprendimos qué es la diagénesis y nos explicaron el efecto de los rumiantes sobre el cambio climático. Muchas gracias a Iñaki, Amaia, Martin y Elena por las interesantes charlas, y también a todos los que acudisteis a la cita esa noche!


El domingo se colocaron los hoteles de insectos en San Roque y además, cavamos duro construyendo un refugio para anfibios y reptiles. También colocamos casas nido para aves y aprendimos in situ sobre las criaturas presentes en la charca, como son larvas de odonatos y ditiscos.


Gracias a todos los que ayudasteis y participasteis en todas estas aventuras!












Comments


bottom of page