top of page
  • muskerraknatura

Zigarro mutxikinak / Colillas de cigarro


Inoiz galdetu al diozu zure buruari zigarro mutxikinak lurrera botatzeak duen ingurumen-inpaktua?


Zigarro-puntak mundu-mailan gehien botatzen diren artikuluetako bat dira eta. Gainera toxikotasuna eta iraunkortasuna direla eta, eta nonahi agertzen direlako, ezohiko erronka dira organismo eta ekosistementzat. Zigarro-puntek mikroplastikoen bidezko kutsadura eta uraren toxikotasuna areagotzen dute. 2019an bakarrik 6 trilioi zigarro kontsumitu ziren planeta osoan, eta zigarro-punten ¾ era desegokian bota ziren. Zigarrokinen botatzea maila globaleko arazoa da: hiri batzuetan 130 zigarro-punta zenbatu dira hiriko m2 bakoitzeko eta 1.600 hondartzako 100 m bakoitzeko. Horrez gain, 14 urte inguru behar dituzte desegiteko.


Zigarro-punten ondorio ekotoxikologikoak ondo aztertu dira ur-ekosistemetan, eta efektu hauek okerragoak dira uretan lehorrean baino. Zigarro-punten eraginpean egoteak askotariko efektuak ditu: ondorio hilgarriak (heriotza-tasa handitzea) eta ondorio subletalak (hazkundea eta ugaltzeko gaitasunaren murriztea, eta jokaera eta fisiologia aldatzea). Adibidez, zigarro-mutxikinen eraginpean dauden saguek harrapakariei erantzuteko ahalmena galtzen dute. Efektu horiek guztiek ondorio negatibo garrantzitsuak izan ditzakete populazioen-dinamikan, espezieen eta ingurunearen arteko interakzioetan eta, ondorioz, ekosistemen funtzionamenduan. Landareen kasuan, zigarrokinek fisiologian (hazkundea, klorofila eta ur kantitatea…) eta ernetzean eragiten dute.


Oraindik asko ikertu behar dugu zigarro-punten eragin ekologikoa ondo ulertzeko. Hala ere, nahiz eta zigarro-punta bat lurrera botatzea erosoa izan eta gure autoen hautsontzia husteko modurik errazena, keinu sinple horrek eragin kaltegarria du naturan. Euriaren eta bere isurketen ondorioz zigarrokin horrek gertu dagoen ur-masa batean (ibaia, itsasoa) bukatuko du bidaia, bertan bizi diren fauna eta floraren sarraskia eraginez. Egin ezazu ahalegin bat, eta hurrengoan, hartu zigarro-punta hori paperontzira eramateko behar duzun aparteko minutua, eta bota ezazu modu egokiagoan!


Informazio xehea nahi baduzu (ingelesez), klikatu artikulu honetan.


Alguna vez te has preguntado el enorme impacto ecológico que tiene ese pequeño gesto de tirar la colilla del cigarro al suelo?


Las colillas son uno de los artículos que más se tiran a nivel mundial y dada su ubicuidad, toxicidad y persistencia suponen un reto único para los organismos y los ecosistemas. Las colillas contribuyen a la contaminación por microplásticos y a incrementar la toxicidad del agua. Sólo en 2019 se consumieron 6 trillones de cigarrillos en todo el planeta, de los cuales, ¾ de sus colillas se desecharon incorrectamente. El desecho de colillas es un problema de nivel global y las cantidades de estas pueden llegan a sumar hasta 130 por m2 de ciudad y a 1600 por cada 100 m de playa, pudiendo necesitarse hasta 14 años para su descomposición


Los efectos ecotoxicológicos de las colillas se han estudiado mejor, y parecen ser peores, en los ambientes acuáticos que en los terrestres. El efecto de la exposición a las colillas es muy variado, desde efectos letales (incremento en la mortalidad) hasta efectos subletales como reducción en el crecimiento, cambios en la capacidad reproductora o alteración del comportamiento y la fisiología. Por ejemplo, ratones expuestos a colillas de cigarro dejan de responder ante los depredadores. Todos estos efectos pueden tener importantes efectos negativos en las dinámicas poblacionales, las interacciones entre especies y su entorno y por tanto, finalmente en el funcionamiento de los ecosistemas. En plantas, la presencia de colillas afecta a su fisiología (crecimiento, contenido de clorofila y agua ,etc) y a la germinación.


Aún queda mucho por explorar y la investigación en este asunto es limitado. Sin embargo, vemos que aunque tirar una colilla al suelo sea cómodo y la manera más sencilla de vaciar el cenicero de nuestros coches, ese simple gesto conlleva un impacto nefasto sobre la naturaleza. La lluvia y su escorrentía, arrastrará con toda probabilidad esa colilla acabando su viaje finalmente en una masa de agua (el río, el mar) donde diezmará la fauna y flora existentes. Haz un esfuerzo y la próxima vez tómate el minuto extra que necesitas para llevar esa colilla hasta una papelera, desechándola así de forma más adecuada!.


Si quieres más información (en inglés) aquí os dejamos un interesante artículo donde te lo explican de forma muy detallada.




bottom of page