top of page
  • muskerraknatura

Zizak / setas




Aste batzuk dira ziza edo perretxikoen garaia hasi zenetik. Jende asko perretxikoen garaia heltzeko irrikitan dago. Batzuentzat zizak mendira ateratzeko aitzaki bikaina dira, beste askorentzat janari gozo-gozoa.


Gero eta jende gehiago ateratzen da mendira baliabide preziatu hau biltzera. Eta zorritxarrez, ez gara jabetzen basoetan egin dezakegun gaitzaz zizak errespetatzen ez baditugu.


Zizak ezinbestekoak dira basoen ekologia eta funtzionamendurako. Ezagutzen ez ditugun espezieak erauziz eta ikusten ditugun ziza guztiak hartuz, natura suntsitzen laguntzen ari gara. Hurrengo urteetan hain preziatuak diren boletus edo gorringoak ateratzen jarraitzea nahi badugu, indibiduo txiki eta zaharrak errespetatu beharko ditugu. Azken finean denbora eta aukera eman behar diegu esporak askatu eta ugaltzeko. Baso osasuntsu eta sendoak nahi baditugu, zizak, pozoitsu eta ezezagun guztiak barne, mendian utzi behar ditugu. Guztiok nahi dugu zenbat eta ziza gehiago, eta oraintxe bertan! Baina pentsatu behar dugu zer ondorio izango dituen epe ertainean taldeko azken gorringo hori ere menditik ateratzeak.


Zizen garrantzia ekologikoaz eta mendi ohitura egokiez hitz egiteko indarrak batu ditugu Amurrioko Arriola Elkarte Mikologikoarekin, eta urriaren 31n haiekin egongo gara Amurrioko frontoiko perretxikoen erakusketan.



Hace semanas que empezó la temporada de setas. Y hay mucha gente deseando este momento del año. Para algunos, las setas son una excusa perfecta para salir al monte, para muchos otros un manjar.


Cada año son más las personas que salimos a los bosques a recolectar este recurso tan preciado, sin ser conscientes del mal que podemos hacer si no respetamos a las setas.


Las setas son imprescindibles para la ecología y funcionamiento de los bosques. Arrancando las especies que no conocemos y cogiendo todas las que vemos, estamos contribuyendo a destruir la naturaleza. Si queremos que en los próximos años sigan saliendo los muy preciados boletus o gorringos, tenemos que cogerlos respetando a los individuos pequeños y viejos, dándoles margen a esporar y reproducirse. Si queremos unos bosques sanos y fuertes, tenemos que dejar setas en el monte, incluidas venenosas y desconocidas. Todos queremos la mayor cantidad de setas y al instante, pero debemos pensar en las consecuencias a medio plazo de arrancar ese último gorringo del grupo.


Para hablar de la importancia ecólogica de las setas y de las buenas prácticas en el monte, hemos unido fuerzas con la Sociedad Micológica Arriola de Amurrio y el día 31 de octubre la acompañaremos durante la exposición de setas del frontón de Amurrio.


Foto: setas encontradas arrancadas de una manera muy perjudicial para el bosque, donde en muchas de ellas podemos apreciar unos hilos blancos, los micelios, que son las base del funcionamiento de los bosques.

Коментари


bottom of page