top of page

2023: Emaitzak (zuzenean) /
resultados en vivo

Mapa honetan argazkien aipamenak ipiniko ditugu datuak jasotzen ditugun ahala. Kontuan izan, kokalekua ez dela zehatza animaliak babesteko.

 

En este mapa iremos poniendo las citas a medida que recibimos las fotos. Ojo, la localización no es exacta para proteger a los animales

Sugeak Lagun

Zergatik sugeak?

Suge bat ikustean ez gogaitu, ez hil!
Argazki bat atera eta bidaliguzu

Guri buruz gehiago jakin nahi baduzu, klik egin gure izenen gainean testuan edota orrialdearen amaierako argazkietan

Esculapio_edited_edited.png

Gutako asko sugeen beldur gara eta honek sugeen aurkako jazarpen zuzena dakar askotan. Sugeekiko beldurra, aldiz, guraso edota aitona-amonengandik ikasitakoa da eta beraz suge baten aurrean sentitzen duguna alda dezakegu. Azken finean bidegabeko beldurra da! 

 

Gure ustez, sugeak ezagutzen ez ditugulako diegu beldur hori. Beraz, Sugeak Lagun kanpainarekin jendeak sugeak hobeto ezagutzea daukagu helburu. Ezagutzaren bitartez maitasuna eta babesteko gogoa iristen direlako. Hortaz, ona hemen gure sugeei buruzko datu batzuk!

 

Iberiar Penintsulan hamahiru suge espezie bizi dira eta horietatik sei Aiaraldean topa daitezke. Horien artean ohitura oso desberdineko animaliak ditugu. 

 

Eskulapioko sugea adibidez, animalia trebea eta gihartsua da, eta zuhaitzetan gora eta behera ibiltzeko ohitura agertzen du. Zure mendi txangoetako batean horrelako batekin topo egin ezkero, zeure burua pribilegiatutzat hartu beharko zenuke, mehatxatuta dagoen espezie hau ikusteko aukera ez baita egunero izaten! Eta Aiaran, Okondo aldean adibidez, eskulapio sugea askotan agertzen da.

 

Hegoaldeko suge leuna eta suge leun europarrak berriz, euren elikagai iturri nagusi diren sugandilak harrapatzeko horma inguruak miatzen dituzte. Nahiz eta guztiz kaltegabeak izan, beraien tamaina dela eta, suge hauek dira sugegorriekin gehien nahasten direnak eta askotan hiltzen ditugunak. 

 

Suge gorbataduna eta biperakarak, ordea, uretan edo uretatik gertu bizi dira anfibio eta arrainez elikatzen. Arrantzaleek ondo ezagutzen dituzte suge hauek, noizbehinka ibaiak zeharkatzen ikusten baitira! 

 

Sugegorri koitaduak… Aiaraldean espezie pozoitsu bakarra dago, sugegorri kantauriarra. Haien ospe txarraren zergatia elikatzeko eta beraz, bizirauteko beharrezko duten pozoian dago. Sugegorriak gehienbat sagu eta arratoiez elikatzen dira, beraz ugaztun txiki hauen izurriteak ekiditen laguntzen digute. Harrapakin hauek maneiatzea oso zaila denez, pozoia baliatzen dute eurak paralizatzeko, honela sugeek mina hartzea ekiditen dutelarik.

 

Orduan, suge batzuk pozoitsuak badira, pentsa dezakegu arrunta dela haien beldur izatea, eta, beraz, justifikatuta dagoela horiek norbere buruaren defentsan hiltzea. Erantzuna ezezkoa da, sugeek ez baitituzte inoiz erasotzen lasai uzten baditugu, eta, gainera, funtsezkoak dira gure baso eta mendietan.

 

Hona hemen datu batzuk iritziz alda dezazun:

 

  • Iberiar Penintsulan soilik sugegorrien pozoia da guretzat nolabait arriskutsua, eta hala ere gure sugegorrien pozoia ahula da. 

  • Penintsulan 130 bat hozkada ematen dira urtero, eta horietatik soilik %1 suertatzen da hilgarria eta beti ere erreakzio alergikoa eragiten diolako erasoa jaso dionari. Pozoitsua beraz ez da hilgarriaren sinonimo. 

  • Gure artean badira beste animalia pozoitsu batzuk zeinak ez duten jendearen aldetik erantzun berbera jasaten, erleak kasu. Urtero 5-20 pertsona hiltzen dira erleen eztenkadaren ostean, baina pertsonek ez dute makila ateratzen erleak ikusten dituzten aldioro. 

 

Aldiz, sugeen mehatxurik nabarienetako bat Euskal Herrian gizakiok eragiten diegun jazarpen zuzena da, beraz, zein da benetako mehatxua, sugea guretzat ala geu sugearentzat?


Sugeen biologia, mitoak eta mehatxuen inguruan gehiago jakin nahi baduzu begirada bat botaiozu bere garaian Aranzadiko lagunekin idatzi genuen  liburuxkari.

WhatsApp Image 2022-02-20 at 5.26.58 AM.jpeg

¿Por qué serpientes?

Si ves una serpiente
¡no la molestes
ni la mates!
Sácale una foto y mándanosla

Si quieres saber más sobre nosotras, haz click sobre nuestros nombres en el texto o sobre las fotos del final de la página

Esculapio_edited_edited.png

Muchos de nosotros tememos a las serpientes y esto supone una persecución directa contra ellas. Sin embargo, el miedo a las serpientes es aprendido de nuestros padres y abuelos y por lo tanto podemos cambiar cómo nos sentimos ante ellas. Al fin y al cabo, ¡no es más que un miedo injustificado!

 

Desde Muskerrak creemos que sentimos miedo producto del desconocimiento de estos animales. Por eso, la campaña Sugeak Lagun pretende que la gente las conozca mejor, porque a través del conocimiento llega el aprecio, respeto y colaboración para protegerlas. ¡Así que aquí van algunos datos sobre nuestras serpientes!

 

En la Península Ibérica habitan trece especies de serpientes, seis de las cuales se encuentran en Ayala. Entre ellas tenemos animales de costumbres muy diferentes.

 

La serpiente Esculapio, por ejemplo, es un animal hábil y musculoso que muestra el hábito de trepar a los árboles. ¡Si te encuentras con ella en una de tus excursiones por el monte, debes considerarte un privilegiado, ya que no todos los días se da la posibilidad de ver esta especie amenazada! No obstante, en la zona de Okondo, singularmente, la serpiente de esculapio es bastante común.

 

Las culebras lisas meridional y europea merodean e inspeccionan los alrededores de los muros para capturar lagartijas, su principal fuente de alimento. Aunque son totalmente inofensivas, debido a su tamaño y coloración similar a la víbora, a menudo se confunden con ella y las matamos.

 

La culebra de collar y la culebra viperina, en cambio, viven en el agua o cerca de ella, alimentándose de anfibios y peces. ¡Los pescadores conocen bien estas serpientes, ya que, en ocasiones, las ven surcando los ríos!

 

Y las pobres víboras… En Ayala sólo hay una especie venenosa, la víbora cantábrica. El porqué de su mala reputación está en el veneno que necesariamente deben producir, les es imprescindible para cazar y alimentarse y, por tanto, para sobrevivir. Las víboras se alimentan mayoritariamente de ratones y ratas, por lo que nos ayudan de forma notable a controlar la población de roedores y evitar plagas de estos pequeños mamíferos. Como estas presas son muy difíciles de manejar, la víbora (de pequeño tamaño) utiliza el veneno para paralizarlas de forma casi inmediata, evitando así recibir daño de sus presas.

 

Entonces si algunas serpientes son venenosas, podemos pensar que es lógico temerlas y que, por tanto, está justificado matarlas en defensa propia. No es cierto, ya que las serpientes nunca atacan si se las deja tranquilas, siendo estas, además, fundamentales en nuestros bosques y montañas.

 

He aquí algunos datos que cambiarán tu percepción/opinión:
 

  • En la Península Ibérica sólo el veneno de las víboras puede resultar peligroso para nosotros, pero el veneno de nuestras víboras es débil.

  • Se registran unas 130 mordeduras al año en la Península , de las que sólo un 1% resulta mortal y solo si el agredido sufre una reacción alérgica grave. Así que dicho veneno no se puede considerar de ninguna forma como mortal de facto.

  • Entre nosotros hay otros animales venenosos, como las abejas, que no sufren la misma respuesta por parte de la gente. En este caso se cuentan anualmente entre 5 y 20 personas fallecidas  tras recibir sus picaduras, pero las personas no las atacan con un palo hasta matarlas cada vez que las ven, simplemente intentan evitarlas.

 

Es por ello que desgraciadamente una de las amenazas más evidentes para las serpientes en el País Vasco es la persecución directa que los humanos les infligimos, así pues ¿cuál es la amenaza real, la serpiente para nosotros o nosotros para la serpiente?

 

Si quieres conocer más sobre la biología, los mitos y las amenazas que sufren las serpientes, echa un vistazo al folleto que escribimos hace un tiempo con compañeros de Aranzadi y que puedes encontrar aquí.

Klika egin gure pertsonaia nagusietan /
Haz click en nuestras protagonistas 

Mila esker Ander Izagirre gurekin partekatutako argazki izugarri hauengatik!

Anderren argazki gehiago ikusi nahi baduzu jo ezazu bere blogera

2022: Emaitzak / resultados

Sugeak ikusitako lekuak mapan gutxi gorabeherakoak dira /

Las localidades de avistamientos de culebras son aproximadas.

bottom of page