top of page
  • muskerraknatura

Boluntarioak behar ditugu! Hiritxori proiektua / ¡Buscamos voluntarios! Proyecto Hiritxori



Hegaztiak gustuko dituzu? Animalia hauek hobeto ezagutu nahi dituzu eta bere kontserbazioan lagundu? Egin zaitez boluntario Hiritxori proiektuan! Jarduera ezin hobea etxeko helduek zein txikiek inguratzen gaituen natura eta animalia ikusgarriez gozatu eta ikasteko.


Gaur Hegazti Migratzaileen Mundu Eguna da eta egun berezi hau ospatzeko proiektua abian ipiniko dugu. Aurten, gure herrietako kaleetan erraz aurki ditzakegun hiru espezie migratzaileei arreta ipiniko diegu: enara arrunta, enara azpizuria eta sorbeltz arrunta. Proiektuaren helburua enara azpizuri eta sorbeltz arrunten koloniak zenbatzea, eta gure herrietan habia egiten duten enara bikote kopurua zehaztea da. Proiektu honekin ikasiko dugu animalia hauen populazioen joera urteetan zehar, hauek laguntzeko zer egin dezakegun erabakitzeko.


Nola har dezakezu parte? Boluntario gisa izena eman Aiarako herrietan dauden hiru hegazti-espezie horien habien errolda egiteko. Maiatzaren bukaeran edota ekainaren hasieran heziketa gun bat izango dugu, espezieak desberdintzen ikasteko eta datuak nola hartu jakiteko.


Bidaliguzu email bat zure interesa adieraziz hiritxorimuskerrak@gmail.com-era, eta beharrezko dokumentazioa bidaliko dizugu.


Nola funtzionatzen du:

  • Hautatu gehien komeni zaizun Aiarako herri barneko ibilbidea.

  • Prismatikoak eskuan dituzula, egin hautatutako ibilbidea hiru espezie horien habien bila.

  • Habi edo kolonia bat aurkitu ondoren, egin argazkia haren egoera ikus dezagun. Habiaren koordenatuak hartzea posiblea bada, bikain, bestela idatzi etxearen helbidea ahalik eta xehetasun handienarekin (adibidez, herria, kalea, eta etxearen zenbakia). Kolonia izanez gero, habi kopurua zenbatzen saiatu.

  • Saiatu transektua bi aldiz errepikatzen: lehenengoa ugalketa-garaiaren hasieran, maiatzaren erdi-bukaera bitartean; bigarrena ugalketa garaia aurreratua dagoenean, uztailaren amaieran edo.

  • Bidali datuak gure posta elektronikora.


Egin klik hemen hegazti-espezieei eta proiektuaren arrazoiari buruzko informazio gehiago izateko.





¿Te gustan las aves y quieres conocerlas ayudando, además, a su conservación? ¡Apúntate como voluntario al proyecto Hiritxori! Una bonita actividad para que tanto los adultos como los más peques de la casa aprendan sobre naturaleza y la impresionante fauna que nos rodea.


Lanzamos el proyecto aprovechando que hoy es el Día Mundial de la Aves Migratorias! Y que mejor manera que empezar este año con tres especies de aves migratorias que podemos encontrar fácilmente en las zonas urbanas de nuestros pueblos: la golondrina, el avión común y el vencejo común. El objetivo del proyecto es cuantificar cuántas colonias de avión común y vencejo común, y las parejas de golondrina que anidan en nuestros pueblos, ver cual es su tendencia a largo de los años y de ahí decidir qué podemos hacer para ayudarlos.


¿Cómo participar? Apúntate como voluntario para muestrear los nidos de estas tres especies de aves presentes en los pueblos de Aiara. Haremos una jornada de formación a finales de mayo-comienzos de junio para todos los interesados, para aprender cómo diferenciar a las especies y cómo recolectar los datos.


Lo único que debes hacer es mandarnos un email mostrando tu interés a hiritxorimuskerrak@gmail.com y te enviaremos la documentación necesaria.

Cómo funciona:


  • Selecciona un recorrido urbano por el pueblo de Aiara que más te convenga.

  • Con prismáticos en mano haz el recorrido seleccionado en busca de nidos de estas tres especies.

  • Una vez detectado un nido o colonia, hazle una foto para que veamos su estado. Idealmente coge las coordenadas del nido, si no apunta la dirección postal con el mayor detalle posible. En el caso de ser una colonia apunta también el número de nidos que la crean.

  • Intenta repetir el transecto dos veces, una vez a comienzos de la época reproductora, entre mediados y finales de mayo, y otra ya avanzada la temporada, a finales de julio.

  • Mándanos los datos al correo electrónico.


Pincha aquí para más información sobre las especies de aves y la razón del proyecto.

bottom of page