top of page
  • muskerraknatura

Errepideak / carreteras



Zoritxarrez, Sugeak Lagunen kanpainan jasotzen ditugun argazki asko errepideetan hildako animalien argazkiak dira. Animalia askok beraien habitat naturala galdu dute eta giza azpiegiturak eraikitzearen ondorioz geratzen zaien apurra zatituta dago. Ondorioz, animalia askok errepideak erregulartasunez gurutzatu behar izaten dituzte, bikotea, janaria edo babesa bilatzeko, eta horietako asko saiakeran hil egiten dira.


Kalkuluen arabera, 30 milioi animalia basati inguru autoek harrapatuta hiltzen dira urtero Iberiar Penintsulan, ornodunak soilik zenbatuta (Europa osoan gutxi gora behera 194 milioi hegazti eta 29 milioi ugaztun).


Aiaraldean egunero ikusten ditugu hildako animaliak, abiadura baxuko zirkulazio-eremuetan barne, non ez litzateke animaliak saihestea hain zaila izango. Badira puntu beltzak ere, Maroñoko errepidea kasu, non urtero ehunka apo hiltzen diren ugalketa-garaian.


Heriotza horiek gizabanakoen kopurua nabarmen murriztea ekartzen dute, eta horrek populazio batzuk desagertzea ekarri du.


Zuk lagun dezakezu!


Mantsoago gidatu eta arreta jarri errepidea zeharkatu dezaketen animaliei, batez ere udaberri/uda hasieran eta udazkenean, aktibitate handieneko garaiak izaten baitira.


Boluntario gisa parte hartu SAFE programan. Proiektu horrek hildako animalien kopurua zenbatzea eta arrisku handieneko eremuak ezagutzea du helburu.






























Tristemente, muchas de las fotos que recibimos durante la campaña de Sugeak Lagun, son fotos de animales muertos en las carreteras. Debido a la pérdida de su hábitat natural y a la fragmentación del poco que les queda como consecuencia de la construcción de infraestructuras humanas, muchos animales se ven obligados a cruzar carreteras de manera regular, ya sea para buscar pareja, alimento o refugio y muchos de ellos mueren en el intento.


Se ha estimado que alrededor de 30 millones de animales salvajes mueren cada año atropellados en la Península Ibérica, contando solamente vertebrados (en Europa las cifras alcanzan 194 millones de aves y 29 millones de mamíferos).


En Aiaraldea cada día observamos animales atropellados, incluso en zonas de circulación a baja velocidad, donde esquivar a los animales no sería tan difícil. También existen puntos negros, como es el caso de la carretera de Maroño, donde cada año se contabilizan cientos de sapos muertos durante la época reproductora.




Estas muertes suponen una reducción notable del número de individuos, hecho que está llevando a la desaparición de algunas poblaciones.


¡Tú puedes ayudar!


Conduce más despacio y presta atención a los animales que puedan cruzar la carretera, sobre todo en primavera, comienzos de verano y otoño, que es cuando están más activos.


Participa como voluntario en el programa SAFE, que contabiliza el número de animales muertos para conocer las zonas de mayor riesgo.




Kommentare


bottom of page