top of page
  • muskerraknatura

“Sugeak Lagun” oroigarria / recordatorio



Gogorarazten dizuegu Sugeak Lagun kanpainak aktibo jarraitzen duela eta argazkiak jasotzeari utzi ez diogula. Udaberriaz gain, udazkenean ere oso aktibo egoten dira sugeak, oraindik epelak diren tenperaturak elikatzeko eta negua igarotzeko babeslekuak bilatzeko aprobetxatzen baituzte. Beraz, ez da harritzekoa datozen asteetan animalia zirraragarri horietako batekin topo egitea!


Suge bat ikusteko zortea baduzu, gogoratu: argazki bat atera eta guri bidali.


Urratsak gogorarazten dizkizuegu:


Suge bat ikusten baduzu, ez gerturatu izutu egingo duzulako. Lasai utziozu, eta guztiaren gainetik, ez hil! Argazki edo bideo motz bat atera iezaiozu distantzia batetik (2 metro inguru) eta guri bidali muskerraknatura@gmail.com helbidera.


Behar ditugun datuak:


- Emailaren gaia: Sugeak Lagun

- Zure izen abizenak

- Non atera duzun argazkia

- Noiz atera duzun argazkia


Lehenbailehen erantzungo dizugu eta topatu duzun espeziearen izena jakinaraziko dizugu. Era berean, gure Espezieen Fitxetan (ikusi hemen) animaliari buruzko informazioa irakurri ahal izango duzu.

Eskerrik asko zuen laguntzagatik! Aste batzuk barru zintzilikatuko ditugu zuek, ezinbesteko laguntzaileok, ekarri dituzuen sugeen begiztatzeen emaitzak!


Os recordamos que la campaña Sugeak Lagun sigue activa y que no hemos dejado de recibir fotos. Después de la primavera, el otoño es la segunda época del año con más actividad para las serpientes, cuando aprovechan las aún templadas temperaturas para alimentarse y buscar lugares de refugio para pasar el invierno. Por tanto, ¡no es difícil que en las próximas semanas te encuentres con uno de estos impresionantes animales!


Si tienes la suerte de ver una serpiente recuerda tomarle una foto y mandárnosla.


Te recordamos los pasos:

Si ves una serpiente, no te acerques porque la vas a asustar. ¡Déjala tranquila, y por encima de todo, no la mates! Haz una foto o vídeo corto desde una distancia prudencial (aprox. 2 metros) y mándalo al email muskerraknatura@gmail.com.


Aporta los siguientes datos:


- Tema del email: Sugeak Lagun

- Tu nombre y apellidos

- Lugar de la foto, ubicación.

- Fecha del vídeo/foto.


Responderemos lo antes posible y te haremos saber el nombre de la especie que has encontrado. También podrás leer información sobre el animal en nuestras Fichas de Especies que encontrarás aquí.


¡Gracias por vuestra colaboración y ayuda! En unas semanas colgaremos los resultados de los avistamientos de serpientes que vosotros, imprescindibles colaboradores, habéis aportado!



Comentarios


bottom of page