top of page
  • muskerraknatura

Anfibioak kinka larrian / anfibios en apuros



Azken urteotan, anfibioen populazioek inpaktu handia jasan dute, desagertutako zenbait espezierekin eta desagertzear dauden beste askorekin. Populazioen murrizketa horren arrazoi nagusietako bat gaixotasun berriak dira:

  • Kitridiomikosia: onddo batek eragindako gaixotasun kutsakorra eta planeta osoko anfibioen populazio askoren beherakadaren eragilea.

  • Ranabirusak: azken urteotan igelak, apoak eta uhandreak akabatzeko ahaleginean batu den birus taldea.

Ikerketa berri baten arabera (hemen jatorrizko testua ingelesez), Ranabirusak Iberiar Penintsulako anuro eta urodeloen gainbeheraren arrazoi nagusietako bat dira. Euskadi eta Aiara ez dira salbuespen, gure inguruko putzu askotan uhandreen eta igelen heriotza masiboa eragin duen birusa detektatu baita (goiko argazkia). Ikerketa berriak iradokitzen du, gainera, Iberiar Penintsula izan daitekeela birus horietako batzuk Europako beste eremu batzuetara zabaltzeko hasierako fokua. Klima-aldaketak eta birusa sakabanatzen laguntzen duen gizakien etengabeko leku batetik besterako mugimenduak, ranabirusaren eragin negatiboa larriagotzen ari dira.


Zer egin dezakezu zuk gaixotasunen sakabanaketa mugatzeko eta anfibioak laguntzeko?

  • Ez ukitu anfibio helduak, arrautzak edota zapaburuak zure eskuekin.

  • Ez eraman zapaburuak etxera edota ikastolara.

  • Ez mugitu igel edo apo errunaldiak leku batetik bestera.

  • Saiatu urmaeletara ez hurbiltzen, batez ere beste ur-masa batetik gertu egon bazara eta zure botak kutsatuta egon badaitezke.


En los últimos años las poblaciones de anfibios han sufrido un enorme impacto, con varias especies extintas y muchas otras en peligro de hacerlo. Una de las mayores causas de esta reducción es la aparición de enfermedades:

  • La quitridiomicosis: enfermedad contagiosa provocada por un hongo y causante del descenso de muchas poblaciones de anfibios en todo el planeta.

  • Los Ranavirus: grupo de virus que en los últimos años se han confabulado en el empeño de acabar con las ranas, sapos y tritones.

Un reciente estudio (texto original en inglés aquí) ha demostrado que los Ranavirus son una de las principales causas del declive de anuros y urodelos en la Península Ibérica. Euskadi, y Ayala no son una excepción, ya que se ha detectado el virus con la consecuente mortalidad en masa de tritones y ranas en muchas de las charcas de nuestra zona (primera foto). El nuevo estudio sugiere, además, que la Península Ibérica puede ser el punto inicial desde donde alguno de estos virus se ha extendido a otras zonas de Europa. El efecto negativo de los Ranavirus se está potenciando por causa del cambio climático y el continuo movimiento de humanos de un lugar a otro, que ayuda a su dispersión.


¿Qué puedes hacer tú para limitar la dispersión de enfermedades y ayudar a los anfibios?

  • No toques a los adultos, huevos o renacuajos con tus manos.

  • No te lleves renacuajos a casa o a la escuela.

  • No muevas puestas de rana o sapo de un sitio a otro.

  • Intenta no acercarte a las charcas, sobre todo si has estado cerca de otra masa de agua y tus botas pueden estar contaminadas.



Opmerkingen


bottom of page