top of page
  • muskerraknatura

Animalien jokaera zuhaitz landaketetan / comportamiento animal en plantaciones forestales


Explotación de una plantación de pino


Muskerrak elkarteko kideek artikulu berri bat argitaratu dute munduko zuhaitz-landaketek animalien portaeran duten eraginari buruz. Habitat natural bat baso, sabana edo landa bat zuhaitz-landaketa bihurtzen dugunean, ekosistemaren ezaugarri asko aldatzen ditugu, askotan atzera bueltarik gabe. Adibidez, zuhaitz-landaketak eta baso naturalak desberdinak dira zuhaitzen egiturari, dentsitateari eta dibertsitateari dagokienez, baita mikroklimari dagokionez ere (hezetasuna, itzala, etab.). Horrek esan nahi du habitat berri horietan bizirautea lortzen duten animaliek norabide askotan aldatu behar dutela beren portaera: batzuek elikagaiaz aldatzen dute landaketako baliabideak ustiatzeko, beste batzuek habi-eremuak aldatzen dituzte eta beste batzuek beste espeziekin duten harremanak moldatzen dituzte. Hala ere, portaera-aldaketa horien epe luzeko ondorioak, eta animalien ugalketa eta kontserbazioan duten eragina, ezezagunak dira.


Gainera, landaketek modu sotilagoetan eragiten diote inguruneari, zentzumen-giroa eraldatuz (bisuala, kimikoa eta entzumenekoa) eta animalien osasun-egoerari eraginez. Zeharkako aldaketa horiek animalien portaera ere alda dezakete epe luzerako efektu ezezagunekin. Konplikazio handiagoa izateko, landaketa guztiak ez dira berdinak (monolaborantzak eta polilaborantzak, eremu tropikalak eta epelak, eta zuhaitz natiboak eta exotikoak) eta landaketa bakoitzaren animalien portaeraren gaineko ondorioak askotarikoak dira. Landaketa zenbat eta dibertsoagoa izan (zuhaitz espezie eta adin desberdinetako aleak) orduan eta hobea izango dela ondorioztatzen dugu, bai bertan bizi diren animalientzat, bai gizakion etekin ekonomikoarentzat.


Artikulu osoa (ingelesez) hemen irakur daiteke / Artículo completo en inglés en el siguiente link

Trends_In the shadows
.pdf
Download PDF • 2.13MB


Miembros de Muskerrak han publicado un nuevo artículo sobre el efecto que las plantaciones forestales del mundo ejercen sobre el comportamiento animal. Cuando transformamos un hábitat natural como un bosque, sabana o campa en una plantación forestal alteramos, a menudo de forma irreversible, muchas de las características del ecosistema. Por ejemplo, las plantaciones forestales difieren de los bosques naturales en su estructura, densidad y diversidad de árboles, así como en el microclima (humedad, sombra etc). Esto conlleva a que los animales que consiguen sobrevivir en estos nuevos hábitats alteren su comportamiento en muchas direcciones: algunos cambian de alimento para explotar los recursos en la plantación, otros alteran las zonas de nidada y otros cambian sus interacciones con otras especies. Sin embargo, desconocemos cuáles son las consecuencias a largo plazo de estos cambios comportamentales y cómo afectan a la reproducción y a la conservación de las especies que habitan las plantaciones.


Además, las plantaciones afectan al entorno de formas más sutiles, transformando el ambiente sensorial (visual, químico y auditivo) y afectando al estado de salud de los animales. Estos cambios indirectos también pueden alterar el comportamiento de los animales con efectos desconocidos a largo plazo. Para mayor complicación, no todas las plantaciones son iguales, y las consecuencias sobre el comportamiento animal varían entre monocultivos y policultivos, entre zonas tropicales y templadas y entre árboles nativos y exóticos. La conclusión es que cuanto más diversa sea la plantación (variedad de especies de árboles y de diferentes edades) mejor será, tanto para los animales que la habitan, como para el rendimiento económico.



Estructura modificada y simplificada típica de los monocultivos de pino



Commentaires


bottom of page