top of page
  • muskerraknatura

Eukaliptoak eta anfibioak / eucaliptos y anfibios


Muskerrak elkartearen kide batzuek artikulu berria argitaratu dugu. Ikerketan eukalipto landaketek Euskal Herriko hiru anfibio espezieengan duten eragina aztertu dugu.


Igel berdea, txantxiku arrunta eta baso-igel gorriaren zapaburuek eukalipto hostoz beteriko uretan hazi eta gero erantzun inmunitario txarra daukatela frogatu dugu - behintzat Euskal Herrian naturalak diren haritz hostoetan hazten diren zapaburuekin konparatuta. Honek eukaliptadietan bizi diren zapaburuak gaixotasunen menpe utz ditzake.


Horrez gain, zapaburu batzuek hazkuntza moteltzen dute eta itxura morfologikoa ere aldatzen dute eukalipto uretan jarri eta gero. Aldaketa hauek guztiek zapaburuen biziraupena kolokan ipin dezakete – harrapakariengandik ihes egiteko gai ez badira edo txikiagoak izanda, harrapakariek hobeto harrapatzen badituzte. Gainera aldaketa morfologiko hauek epe luzerako ondorioak izan ditzakete eta normalean zapaburuak igeltxo bihurtzen direnerako momentuan ere kaltegarriak izaten dira.



Txantxikua, ikerketan erabilitako anfibio espezie bat.


Beraz, eukalipto landaketek, hostoetan dauzkaten kimikoak direla eta, ondorio larriak izan ditzakete gure anfibioengan. Planeta osoan arrepikatzen da antzeko patroia: bere lurraldetik kanpo ateratako zuhaitzek (kasu honetan Australiako espeziea Euskal Herrira ekartzean) fauna eta landaredi naturala kaltetzen dituzte ekosistema berrian.


Zuhaitz landaketak, hortaz, ez dira basoak!


Artikulu original osoa irakurri nahi izanez gero (ingelesez bakarrik), hementxe klikatu https://onlinelibrary.wiley.com/doi/full/10.1111/fwb.13847


Algunos miembros de la asociación Muskerrak hemos publicado un nuevo artículo. En el estudio hemos analizado el efecto de las plantaciones de eucalipto en tres especies de anfibios del País Vasco.


En el estudio hemos visto que los renacuajos de rana verde, sapo partero y rana bermeja que crecen en agua llena de hojas de eucalipto, tienen una mala respuesta inmune - al menos en comparación con los renacuajos que crecen entre las hojas de robles naturales del País Vasco. Esto puede provocar que los renacuajos que viven en los eucaliptales sean más propensos a enfermedades.


Además, algunos renacuajos ralentizan su crecimiento e incluso alteran su aspecto morfológico cuando son expuestos a agua de eucalipto. Todos estos cambios pueden comprometer la supervivencia de los renacuajos por ser incapaces de escapar de los depredadores, o porque siendo más pequeños son capturados más fácilmente por ellos. Así mismo, estos cambios morfológicos pueden tener efectos a largo plazo y, normalmente, también son perjudiciales cuando los renacuajos se convierten en ranitas.



Rana verde, otra de las especies estudiadas.


Por lo tanto, las plantaciones de eucalipto pueden tener graves consecuencias sobre nuestros anfibios debido a los químicos que contienen en sus hojas. Podemos observar el mismo patrón en distintas zonas del planeta: la plantación de árboles fuera de su distribución natural (en este caso el traslado de una especie australiana al País Vasco) daña la fauna y vegetación natural autóctona en la nueva región.


¡Las plantaciones de árboles no son, pues, bosques!


Si quieres leer el artículo original completo (solo en inglés), pincha aquí. https://onlinelibrary.wiley.com/doi/full/10.1111/fwb.13847


Comments


bottom of page