top of page
  • muskerraknatura

Hiritxori! Boluntarioak eta kaka erretiluak / voluntarios y bandejas de excrementos


Enarak, enara-azpizuriak eta sorbeltzak Aiarako herrietara itzuli dira, eta, iaz bezala, zuen laguntza behar dugu hegazti-hauen hiriguneetako populazioen gainbeheraren zergatia ulertzeko. Mehatxatutako hegazti-espezie horien kontserbazio-egoera baloratzeko, laguntzeko prest dauden pertsonak bilatzen ditugu, denbora pixka bat inbertitu dezaten haien habiak bilatu eta kontatzen.


Maiatzaren 18an, formakuntza-jardunaldi bat egingo dugu interesa duzuen guztientzat, espezieak nola bereizi eta datuak nola bildu azaltzeko. Amurrioko udaletxean izango da, 20:00etan. Prismatikoak ekarri!


Hiri-hegaztieen erroldan parte hartzeko zer egin behar duzuen gogorarazten dizuegu:

Bidaliguzu email bat zure interesa adieraziz hiritxorimuskerrak@gmail.com-era, eta beharrezko dokumentazioa bidaliko dizugu.


Nola funtzionatzen du:

  • Hautatu gehien komeni zaizun Aiarako herri barneko ibilbidea.

  • Prismatikoak eskuan dituzula, egin hautatutako ibilbidea hiru espezie horien habien bila.

  • Habi edo kolonia bat aurkitu ondoren, egin argazkia haren egoera ikus dezagun. Habiaren koordenatuak hartzea posiblea bada, bikain, bestela idatzi etxearen helbidea ahalik eta xehetasun handienarekin (adibidez, herria, kalea, eta etxearen zenbakia). Kolonia izanez gero, habi kopurua zenbatzen saiatu.

  • Saiatu transektua bi aldiz errepikatzen: lehenengoa ugalketa-garaiaren hasieran, maiatzaren erdi-bukaera bitartean; bigarrena ugalketa garaia aurreratua dagoenean, uztailaren amaieran edo.

  • Bidali datuak gure posta elektronikora.

Egin klik hemen hegazti-espezieei eta proiektuaren arrazoiari buruzko informazio gehiago izateko, eta hemen iazko post originala ikusteko.


Gogoratu, halaber, gorotzak biltzeko erretiluak oparitzen ditugula etxean dituzuen habien azpian jartzeko, zikin ez dezaten. Gogoan izan izurriteak eta eltxoak kontrolatzeko ezinbestekoak diren hegazti hauek desagertzear daudela beren habiak suntsitzen ditugulako. Zure etxean kaka egiten duten txiten habia baduzu, zoaz Amurrioko Udalera erretilu bat jasotzera eta ez itzazu habiak suntsitu!



Golondrinas, aviones y vencejos ya están de vuelta en los pueblos de Aiara y, como el año pasado, necesitamos vuestra colaboración para entender la causa del declive de sus poblaciones en nuestras zonas urbanas. Para valorar el estado de conservación de estas especies amenazadas de aves, buscamos personas que estén dispuestas a ayudar, invirtiendo un poco de su tiempo en buscar y contar sus nidos.


El día 18 de mayo haremos una jornada de formación para todos los interesados, en las que se explicará cómo diferenciar las distintas especies y cómo recolectar los datos. La cita acordada es a las 20:00 en el Ayuntamiento de Amurrio. ¡Traed prismáticos!


Además, os recordamos qué hacer para participar en el censo anual de aves urbanas:


Mándanos un email mostrando tu interés a hiritxorimuskerrak@gmail.com y te enviaremos la documentación necesaria.


Cómo funciona:

  • Selecciona un recorrido urbano por el pueblo de Aiara que más te convenga.

  • Con prismáticos en mano haz el recorrido seleccionado en busca de nidos de estas tres especies.

  • Una vez detectado un nido o colonia, hazle una foto para que veamos su estado. Idealmente coge las coordenadas del nido, si no apunta la dirección postal con el mayor detalle posible. En el caso de ser una colonia apunta también el número de nidos que la crean.

  • Intenta repetir el transecto dos veces, una vez a comienzos de la época reproductora, entre mediados y finales de mayo, y otra ya avanzada la temporada, a finales de julio.

  • Mándanos los datos al correo electrónico.

Pincha aquí para más información sobre las especies de aves y la razón del proyecto y aquí para ver el post del año pasado.


Recordad también que regalamos bandejas recolectoras de excrementos para poner debajo de los nidos que tengáis en casa, para que no ensucien. Recuerda que estas aves, imprescindibles para el control de plagas y mosquitos, se encuentran en extinción, en parte, por la destrucción de sus nidos. Si tienes un nido de pollitos cagones en tu casa, ¡acude al Ayuntamiento de Amurrio a recoger una bandeja y no destruyas sus nidos!



bottom of page